«OUT AND ABOUT». SILVIA COPPOLAREN ERAKUSKETA

Ander Sagastiberriren argazkia

2023ko martxoaren 24an, 19:00etan, BilbaoArte Fundazioak urte honetako ekoizpen propioko bigarren erakusketaren inaugurazioa izango du, Silvia Coppola (Padova, 1991) artistaren eskutik, 2022an zentroan beka jaso zuena, «Out and About» izenburuarekin.

Erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da 17:30etatik 20:30etara martxoaren 27tik apirilaren 21era. Sarrera doan.

Silvia Coppola (Padova, 1991). Florentziako Arte Ederren Akademian Ikusizko Arteetan eta Adierazpen Hizkuntza Berrietan Graduatua (Italia, 2015). Arte Garaikide Teknologikoan eta Performancean Masterra (UPV/EHU, 2017). Praktikak egin zituen Bulegoa z/b-n 2017an, eta 2018az geroztik han egiten du lan.