ERAKUSKETA – ZZZZ KOLEKTIBOA

ZZZZ KOLEKTIBOA

Ziudadelako Mistoen eraikineko lehenengo solairuak Zzzz taldearen ‘Frontera/muga’ erakusketa hartuko du maiatzaren 7ra bitarte. Kolektiboa Enrique Aparicio, Ignacio de Álava, Marcos García, José Antonio Larrasoaña, Fernando López, Alvaro Martínez, Paco Sada eta Pilar Sampol argazkilariek osatzen dute.

Erakusketa 2020 urtearen hasieran hasitako argazkigintza-ikerketaren lanaren emaitza da, Zzzz Taldearen kide batzuen gogoak bultzatuta.

Zzzz Taldea 2013ko maiatzan sortu zen; beraz, egun gutxi barru bere lehendabiziko 10 urteak beteko ditu. Argazkigintza eta beste arte-adierazpen batzuen topaketa eta garapenerako eremu bat izateko beharrari erantzuteko jaio zen. Nahiz eta laister argazki-eremuan bakarrik mugatu, geroago lehendabiziko muga birtual bat moldatuz joan zen.

ERAKUSKETA

Erakusketa honetan, irudiek, itxura desordenatuan antolatuta, kaotikoki muga-esanahi desberdinetatik zehar eramaten gaituzte. Fisikoetatik hasita, ahaleginez eraikitako harrizko hormak, aurreiritzi eta mespretxuz, gaizki-ulertuz eta ezjakintasunez egindako birtual eta intimoenetaraino, batu eta bereiztu, hurbildu eta urruntzen gaituzten muga-forma guztietatik igaroz.

Hauek, gainera, agertu, sortu eta eraikitzen dira, bilakaera izaten dute, gutxitu eta desagertzen dira… eta Fenix Hegazti bat bezala bere jatorrizko birtualtasun errealaren beste forma batzuetan gauzatzen dira. Beti egongo dira mugak. Eta beti desagertuko dira.

Alberto Manguelek bere liburuan adierazi duenez, erakusketa honetaz esan genezake “artelan orok behartu behar gaituela konpromiso batera, alderatze batera; epifania bat sortu behar du edo, gutxienez, elkarrizketarako gune bat sortu”, eta horrek “bakoitzari bere galdera formulatzeko laguntza ematen dio, erantzunik eman gabe” (Alberto Manguel, Leer imágenes).