DONOSTIAKO UDALAREN TXISTULARI TALDEA ETA NGMMK-KO TXISTU IKASLEEN KONTZERTUAREN XVII. EDIZIOA

Bi erakunde hauen arteko hitzarmenari esker, Donostiako Udalaren Txistulari Taldea eta Goi Mailako zein Profesionaleko Musika kontserbatorioetako txistu ikasleen Kontzertuaren XVII. Edizioa izango da.

HITZARMENA

Hitzarmenaren helburuetariko bat txistu ikasleak musikari profesionalen iharduetara hurbiltzea da. Helburu hau nolabait bete dugula esan dezakezu, ikasleek talde honek antolatutako zenbait kontzertutan parte hartzen baitute.

EGITARAUA

Programa, Lizarrako Hilario Olazaran kaputxinoari (1894-1973) eskainia dago. Aita Hilario, musikari eta txistularia, txisturako hainbat lanen eta hura ikasteko metodoen egilea, bere heriotzaren 50.urteurrenean kontzertu honetan presente egongo da.

Kontzertu berezi hau, Musikaren Hiriko Remacha entzutegian, apirilaren 20an, arratsaldeko 19etan izango da. 

Sarrera doakoa izango da aforoa bete arte.

Esku programa