INGURUMEN ETA KLIMA ZUZENBIDEA

 

NUPeko Ingurumen eta Klima Zuzenbideari buruzko Jardunaldietan Europako, espainiar estatuko eta Nafarroa Garaiko legerian egindako berrikuntzak aztertuko dituzte

Saioak apirilaren 27an eta 28an eginen dira Ada Byron aretoan, Arteak eraikinean, eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

 

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) jardunaldi hauek antolatu ditu apirilaren 27rako eta 28rako: Ingurumen eta Klima Zuzenbideari buruzko Nazioarteko Jardunaldiak. Ingurumen zuzenbidearen aro berria: klima-aldaketa, ekonomia zirkularra eta biodibertsitatea. Bertan, azken bi urteetan ingurumen zuzenbidearen, klima-aldaketaren eta hondakinen zuzenbidearen arloan Europan, espainiar estatuan eta Nafarroa Garaian onartutako legeak aztertuko dira.

Saioak goizez eta arratsaldez eginen dira hilaren 27an, osteguna, eta goizez hilaren 28an, ostirala. Hizlariak nazioarteko hainbat unibertsitatetako irakasleak izanen dira, denak ere ingurumen zuzenbidean adituak, baita NUPeko irakasle eta Nafarroa Garaiko Gobernuko teknikari batzuk ere, eta ingurumen zuzenbidearen eta klima-aldaketaren berrikuntzak eta erronkak aztertuko dituzte. Era berean, Osasuna KAk edo Viscofánek ere parte hartuko dute, eta beren erakundeetan jasangarritasunaren arloan dituzten ekimenak azalduko dituzte.

Jardunaldiak NUPeko Administrazio Publikoa izeneko ikerketa-taldeak antolatu ditu, eta BioClimaiuris estatuko ikerketa-proiektuak ere parte hartu du, zeinean NUPeko José F. Alenza García, Miren Sarasíbar eta Aritz Romeo Ruiz irakasleek parte hartzen baitute.

 

Klima-aldaketa, energia-trantsizioa, biodibertsitatea eta ekonomia zirkularra

Jardunaldien hasierako hitzaldia Roldán Jimeno Aranguren Unibertsitateko idazkari nagusiak eta José F. Alenza García NUPeko Administrazio Zuzenbideko katedradunak eginen dute, hilaren 27an, 09:15ean. Ondoren, 9:30etik 11:30era, lehen hitzaldiak emanen dira, “Klima-aldaketa eta trantsizio energetikoa” multzokoak. Hauek dira lehenbiziko hitzaldi horiek: “Energia berriztagarrien ezarpena” (Juan José Díez Sánchez, Alacanteko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna); “Autonomia Erkidegoak eta tokiko erakundeak trantsizio energetiko eta klimatiko adimendunaren aurrean” (Isabel González Ríos, Málagako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna); eta “Larrialdi klimatikoa: erronka juridiko eta politikoak” (Liber Martín, Argentinako Mendozako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea).

Ondoren, etenaldiaren ondoren, “Biodibertsitatea, erresilientzia eta ekonomia zirkularra” multzoko hitzaldiak emanen dira, zehazki hauek: “Biodibertsitatearen estrategia EBn: oraingoan benetakoa al da?” (Agustín García Ureta, Euskal Herriko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedraduna), “Hezeguneen inguruneak leheneratzea: baldintzatzaile juridikoak” (Santiago Álvarez Carreño, Murtziako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea) eta “Ekonomia zirkularra Italiako berreskurapenerako eta erresilientziarako plan nazionalean” (Marco Calabro, Napoliko Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea).

Arratsaldean, dauden erronka, arazo eta joerei helduko diegu. Hirugarren multzo horretan, hitzaldi hauek eginen dira: “Polinizatzaileak: funtsezko tresna izatetik leheneratze ekologikoko lehentasunezko helburu izatera” (Elisa Pérez de los Cobos, Murtziako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea), “Hondakin bereziak” (José Cuesta, Granadako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea), “Teknologia disruptiboen erronka juridikoak, bereziki hidrogeno berdea” (Carmen María Ávila Rodríguez, Málagako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea) eta “Muga planetarioak” (Blanca Soro Mateo, Murtziako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakaslea).

 

Klimari buruzko foru legeria eta enpresa-arloko jardunbide egokiak: Osasuna eta Viscofán

Hilaren 28an txostenak 09:30ean hasiko dira, klimari eta ingurumenari buruzko foru-legeriari buruzko hitzaldi multzo batekin. Bertan, José F. Alenza García NUPeko katedradunak “Klima Aldaketari eta Trantsizio Energetikoari buruzko Foru Legea” mintzaldia emanen du. Jarraian, Tania Bernaldo de Quiros Miranda Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko buruak ingurumenean eragina duten jardueren araudiari buruz hitz eginen du. Ondoren, Aritz Romeo Ruiz NUPeko Administrazio Zuzenbideko irakasleak “Kontratazio publiko berdea Nafarroako foru legerian” izanen du hizpide.

Horren segidan, enpresen arloko jardunbide egokiak jorratuko dira. Horretarako, Armando Ares Mateosek Viscofán enpresaren jasangarritasunaren arloko jarduera plana azalduko du eta, azkenik, Mikel Vivancok Osasuna Klub Atletikoaren barnean jasangarritasuna nola lantzen duten izanen du hizpide. Amaierako hitzaldia, “Ingurumen zuzenbidearen etorkizuna” izenekoa, Jesús Jordano Fraga Sevillako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko katedradunak emanen du.