«VITAMINA, PERO.». ESTELA MIGUEL BAUTISTAREN ERAKUSKETA.

Erakusketa honetan, artistak bere egonaldian eta ondoren zentroak Otxarkoagan dituen aldi baterako lagapen-estudioetan egindako lana aurkezten du. Emaitza ehungintzan garatutako pieza batzuk dira, material gisa eta amaierako obra gisa erabiltzeko aukera ematen dutenak, horiek osatzen dituzten osagaiak agerian utziz. Horrela, proiektua Estelaren praktikaren ohiko interesetako batean ainguratzen da: materialen sentsibilitatea eta azken forma, izakien eta gauzen arteko loturei buruz hitz egiten dutenak.

Erakusketa aretoa astelehenetik ostiralera bisitatu ahal izango da 17:30etik 20:30era; larunbatetan 11:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era; eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara, maiatzaren 2tik 19ra. Sarrera doan.

Estela Miguel Bautista (1992, Cuenca). Bilbon bizi eta lan egiten du. Arte Ederretan graduatua da UCLMn (Cuenca), eta Zeramika Masterra du: Artea eta Funtzioa EHUn (Bilbo). Marrazketa, eskultura eta zeramika alorren artean mugitzen da bere praktika, eta aldi berean modaren, diseinuaren eta artisautzaren munduarekiko interesak garatzen ditu Hemen Proiektuan.

Bere lana bakarka erakutsi du ArteSantaderren, Espacio Alexandran (Santander), Manisesko Zeramikaren Biurtekoan (Valentzia), artista gonbidatu gisa, Lamosan (Cuenca), TEAn (Cuenca). Talde-erakusketetan parte hartu du, hala nola: Montehermoso Kulturunean (Gasteiz), Cercoko Bienalean (Zaragoza), This is Jackalope-rekin (Madril), Santa Cruz Museoko (Toledo) eskultura-sailean saritua, Ertibil 18an Rekalde aretoan (Bilbo) hautatua, artista egoiliar gisa Ifitry-n, Centre d ‘art contemporain d’ Essaouira-n; Casablancako (Maroko) Artearen Bienalean, Marten (Castellon), FIGen (Bilbo), GetxoArte 16-n (Bilbo).