NUP: IRUÑEKO ETA TUTERAKO LIBURUTEGIAK

 

Uztailean eta abuztuan, NUPek goizez irekiko ditu Iruñeko eta Tuterako liburutegiak

Erriberako hiriburuko campusa itxita egonen da uztailaren 22tik 30era Santa Anako festengatik

 

Uztailean eta abuztuan, astelehenetik ostiralera bitartean jaiegunetan izan ezik, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) goizez irekiko ditu Iruñeko (Arrosadia eta Osasun Zientziak) eta Tuterako campusetako liburutegiak. Nolanahi ere, Erriberako hiriburuko campusa itxita egonen da uztailaren 22tik 30era (biak barne) Santa Anako festengatik.

Arrosadiko campusean, Liburutegiak 08:00etatik 15:00etara bitartean irekiko du. Osasun Zientzietan eta Tuteran, aurreko liburutegia bezala 08:00etan irekiko da, baina ordu erdi lehenago itxiko da: 14:30ean.

Irailaren 2tik aitzina, astelehena, NUPeko hiru liburutegiek ohiko ordutegia izanen dute berriz ere, hots, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara arte, jaiegunetan izan ezik.

 

Argazkia: NUPeko Arrosadiko campuseko Liburutegiaren irudia.