Soziologia Aplikatuko Graduko irakasleak proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan trebatzen ari dira Medikuntzako Graduko irakasleekin
Datorren ikasturtean, “Analisi Soziologikoari Aplikatutako Metodologien Mintegiak” jarriko ditu abian Soziologia Aplikatuko Graduak
NUPeko Medikuntza Graduko hiru irakaslek beren esperientziaren berri eman diete Soziologia Aplikatuko Graduko irakasleei Problemetan Oinarritutako Ikaskuntzari (POI) buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Soziologia Aplikatuko Graduak ikasketa-plan berri batekin hasiko du 2024-2025 ikasturtea, eta “Analisi Soziologikoari Aplikatutako Metodologien Mintegiak” izanen dira haren nortasunaren ezaugarrietako bat. Irakasgai horrek beste ikasgai batzuetako edukiak integratzen ditu ikasturte batean, eta horretarako ikaskuntzako metodologia aktiboak erabiltzen ditu, hala nola POI.
Soziologiako irakasle batzuk dagoeneko trebatzen ari dira metodologia horretan, “Eginez ikasi: soziologia-laborategia (SocLab)” hezkuntza-berrikuntzako proiektuaren esparruan, eta Hezkuntza Berrikuntzaren Goi Mailako Zentroaren (HBGMZ) laguntzarekin. Proiektu horretan egindako jardueretan parte hartu dute Soziologia Aplikatuko Graduko eskolak ematen dituzten Soziologia arloko irakasleen % 55ek eta prestakuntzan dauden doktoregaiek.
Bestalde, Medikuntzako Graduak bazituen bere hastapenetatik gisa horretako proposamenak. Esaterako, “Medikuntza Integratua” izeneko irakasgaia, zeinean, bost ikasleko talde txikietan, aztergai baitituzte irakasleek aurkeztutako suposizio klinikoak (gezurrezkoak baina gertagarriak), bizitza errealeko egoerei aurre egiteko, eta ikastaroan zehar eskuratutako ezagutzak integratu eta praktikan jartzen dira.
Prestakuntzan parte hartu zuten irakasleak
Prestakuntza-jardunaldia 5 ordukoa izan zen, eta duela gutxi egin zen. Tomás Belzunegui Otano, Juan Casas Fernández de Tejerina eta Manuel Murie Fernández Medikuntzako Graduko irakasleek eman zuten. Soziologiako Graduko irakasle hauek parte hartu zuten prestakuntzan: Eliana Alemán Salcedo, Josetxo Beriain Razquin, Vidal Díaz de Rada Iguzquiza, Pablo Echeverría Esparza, Ricardo Feliu Martínez, Javier Gil Gimeno, Jesús Oliva Serrano, María Jesús Rivera Escribano, Marta Rodríguez Fouz, Ignacio Sánchez de la Yncera, Elvira Sanz Tolosana, Xabier Tirapu Inchaurrondo eta Lohitzune Zuloaga Lojo.
Argazkia:
Prestakuntzan parte hartu zuten Medikuntzako Graduko eta Soziologiako Graduko irakasleak. Ezkerretik eskuinera, atzeko lerroan: Javier Gil, Tomás Belzunegui, Jesús Oliva, Pablo Echeverría, Ignacio Sánchez de la Yncera eta Josetxo Beriáin. Ezkerretik eskuinera, aurreko lerroan: Marta Rodríguez, Ricardo Feliú, Elvira Sanz eta Eliana Alemán.