Kondestablearen jauregia. 1. eta 2. aretoak. Irailaren 6tik azaroaren 3ra. ERAKUSKETA: PICASSO PROTAGONISTA. KOMIKI ESPAINIAR GARAIKIDEAREN BINETAK. Nafarroako Komiki Aretoaren XV. edizioaren barruan.
Pablo Picasso (Malaga 1988- Mougins, Frantzia, 1973) hil zela 50 urte bete ziren 2023an. Picasso izan zen XX. mendeko abangoardietako artista garrantzitsuenetako bat eta modernitatearen ikurretako bat ere bai. Afundación-ek, ABANCAren Gizarte-ekintzak, omenaldia egin nahi dio erakusketa honekin, zeina Picasso Urtearen harira sortu baitzuten. PICASSO PROTAGONISTA izeneko ibilbide honetan 170 piezatik gora bildu dituzte, horietako asko erakusketa honetarako propio sortuak. Erakusketak, era berean, gogoeta planteatzen du komikigintzatik abiatuta. Picassoren mitoan murgiltzen da, eta haren erakusgarri da Malagako artista handiaren lanak gaur egungo Espainiako kulturaren iruditegi kolektiboan txertaturik daudela.
Helburua hori delarik, Espainiako komikigintzako 41 egileren lanak jaso dituzte. Beren binetetan eta lanetan Picassoren aztarna nabari da, euskarri anitzetan. Badira paperezko istorio klasikoak, baina badira, halaber, formatu esperimentalekoak, hala nola, tamaina handiko irudiak, instalazioak, baita mahai-jokoak imitatzen dituzten komikiak ere.
Parte hartzaileen zerrendan dira, besteak beste, Paco Roca, Eneko, Ángel de la Calle, Javier Olivares, María Herreros, Tony Fernández Pons, Laura Pérez Vernetti, Idígoras & Pachi, David Rubín, Jacobo Serrano, Sagar Forniés, Cynthia Alfonso, Max, Belatz komikigile nafarra, eta izen handiko komikigileen abar luze bat.
Haiekin batera atzerriko bi egile ere badira: Ricardo Linares argentinarra eta Stéphane Levallois frantziarra. Bistan da, beraz, margolaria unibertsala dela Picasso, eta haren itzala atzerriko iruditegi kolektiboen parte ere badela, mugez gaindi.
Afundacionek, ABANCAren ekintza-sozialak, antolatutako erakusketa honek arrakasta handia izan du Santiago de Compostelan, Pontevedran. Orain, Galizia atzean utzi, eta Iruñera heldu da, Nafarroako Komiki Aretoaren egitarauaren barruan.