MINTZALASAI FESTIBALA HELDU DA, EGITARAUA

 

Aurten ere, gomita batekin heldu gira: gure hitz txikiek eragin handiak izan ditzakete okindegira sartzean, administrazioko harlekuan, parkean, ezezagunekin harremantzerakoan… Aska ditzagun korapiloak eta has gaitezen euskara beti eta denekin partekatzen. Irailaren 16tik 22ra, euskaraz gozatzeko egitaraua antolatu dizuegu aurten ere.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

EGITARAUA OSORIK

Egun bakoitzak bere izaera du, familian edo lagunen artean euskaraz aritzeko eta plazer hartzeko!

IRAILAREN 16a, ASTELEHENA

Mugi hadi

Futbol amerikarra iniziazioa, sofrologia musikala…

IRAILAREN 17a, ASTEARTEA

Hausnarketarako tarteak

Euskara teknikarien sare bilkura, Hizkuntzen bizikidetza komunikazio euskarrietan tailerra, On! Kanpaina: aurkezpena eta gogoeta, Hika tailerra, Ane filma…

IRAILAREN 18a, ASTEAZKENA

Haurren eguna

Ikusgarriak Baionako eta Miarritzeko mediateketan, joko animazioak, ipuin irakurketak, mus iniziazioa eta txapelketa…

IRAILAREN 19a, OSTEGUNA

Plazera hartu

Bask’ari euskaraz mintzatzeko bazkaria, Cazenave txokolateen laborategiko bisita eta Jastaketa, Goazen BAM: Gaskoiera ezagutu euskaraz, Koktel eta pintxo tailerrak…

IRAILAREN 20a, OSTIRALA

Kultura eta eztabaida

Baionako bisita gidatua, J.Salaberria & JM Larrasquet omenaldia, haurren gaualdia! – zine, kantu & dantza, Tabernaria bakarrizketa…

IRAILAREN 21a, LARUNBATA

Deskubritzeak

Bikoizketa tailerra, Idazketa tailerra, itsas bazterreko ibilaldi komentatua, Estitxu, Lurdes Iriondo, Maite Idirin: hiru emazte kantari gogoan gaualdia…

IRAILAREN 22a, IGANDEA

Besta familian eta lagunartean

Marion aintzirako gune zoragarrian, euskaraz mintzatzeko, elkartzeko, trukatzeko, plazer hartzeko eta aldarrikatzeko eguna.

Deskargatu egitaraua osorik hemen:

https://mintzalasai.eus/lib/pdf/–orrinaka_luze_mntzlsy2024_1_102559.pdf