LIZARRA: IKERTZAILEEN EUROPAKO GAUA

 

 

Ikertzaileen Europako Gaua Lizarran ospatuko da datorren ostegunean,

irailak 26, NUPen eskutik

 

NUPak (Nafarroako Unibertsitate Publikoa) doako hogeita hamar bat dibulgazio-jarduera antolatu ditu publiko guztientzat irailaren 27an (ostirala), Ikertzaileen Europako Gauean.

Jardueren artean, tailerrak, hitzaldiak, ibilaldiak naturan, esperimentuak, bakarrizketak, lehiaketak eta dastatzeak daude; hori guztia artea, zientzia eta herritarrak lotuz, NUPko 80 zientzialari inguruk gidatuko dute.

Aurten, berrikuntza gisa, Iruñetik kanpo ere izanen dira jarduerak: San Adrianen eta Lizarran, kasu honetan Gavia Los Llanos Kafe Antzokian, egun bat lehenago, irailaren 26an, osteguna, honako egitarauarekin 19.00etatik aurrera.

19:00 Zientzia tailerra (DICTEL)

19:30 NUP Show. Bakarrizketak zientziarekin

  • Itzalaldi handi batek ilunpean utzi du Europa, Alberto Berruetaren eskutik
  • Ezin baduzu zure etsaia garaitu, bat egin berarekin, Leyre Catalanen eskutik
  • Ipurtargi baten argi-faktura, Joaquin Sevillaren eskutik

20:00 Dantza performancea: 5778 k. Ilunabarra. Carmen Larraz eta Joaquin Sevilla

 

Argibide gehiago: https://www.unavarra.es/nocheinvestiga/noche-europea/programacion/noche-estella-lizarra