Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren
“Hamaika” zikloaren VI. edizioa abian da
Azaroaren 11tik 26ra bitartean, 200 parte-hartzailek baino gehiagok beren sorkuntza artistikoa erakutsiko dute CSMNk “Hamaika Musika – XI musika da” zikloaren seigarren edizioan prestatutako hogeita hamar jarduera baino gehiagotan. Valentziako danak eragindako kalteak direla eta, edizio honek izaera solidarioa izango du.
Abian da “XI es música-Hamaika Musika” zikloaren seigarren edizioa, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko (CSMN) hezkuntza-komunitateak egindako lana ezagutzera ematen duen ekitaldia. Edizio honek izaera solidario nabarmena izango du eta hainbat kontzertu eta jarduera egingo dira Valentziako danaren ostean kaltetuak izan direnentzat dirua biltzeko. Zikloa osatzen duten jarduera guztiak publikoari zabalik egongo dira eta doan gozatu ahal izango dira Iruñeko Musikaren Hiriko instalazioetan. Ekitaldi bakoitzaren sarreran hautetsontziak egongo dira, non entzuleek aportazio ekonomikoak egin ahalko diztuzten, modu horretan Valentziako erkidegoan gertatutako tragediari aurre egitera lagunduz.
Ikasleek eta irakasleek CSMNn egindako lana ikusgai egongo da Hamaikan, eta zikloan ikastetxean ikas daitezkeen espezialitate guztiak parte hartuko dute, interpretazio klasiko edo jazzetik, pedagogia, konposizio edo musikologiaraino. Kontzertuez gain, Hamaikak jarduera osagarriak izango ditu ere, hala nola aurkezpenak eta erakusketak.
Zikloaren hasiera musikala astelehenean bertan izango da, Jamm Session bat egongo baita 18:30ean Intermezzon. Ondoren, irekiera ekitaldi labur batekin hasiera ofiziala izango du, 19:30ean, Goi Mailako Kontserbatorioko sarreran. Horren ostean eta hilaren 26ra arte, ekitaldi ugari: Goi Mailako Kontserbatorioko talde handiek, hala nola Banda Sinfonikoa eta Big Band-a, hilaren 11n eta 26an kontzertuak eskeiniko dituzte, hurrenez hurren. Banda Sinfonikoak Gustav Holst, Darius Milhaud, Robert Jager, Jan van der Roost eta Javier López Jasok akordeoi eta bandarako idatzitako “Inmarcesible” obraren erabateko estreinaldia interpretatuko ditu. Jazzeko Jamm Session desberdinak egingo dira Intermezzon, non jazz espezialitateko ikasleek inprobisatzeko trebetasunak erakutsi eta partekatu ahal izango dituzten. “Zatoz eta entzun CSMN” izenburupean, ikastetxeko instrumentu-gela ugaritan egindako musika-proposamenak bilduko dira. Pedagogiako espezialitateko ikasleek ere beraien lekua izango dute Gradu Amaierako Lanen proiektuak aurkezteko, eta ikasleen ganbera-musikako taldeen eta musika-proiektu partikularren entzunaldi ugari egingo dira. Zikloan zehar, TFG Saria ere emango da. Proposamen honek joan den urtean aurkeztu ziren gradu amaierako lan guztien artean kalitate handiena adierazi duen lana saritzen du, erabakia espezialitate ezberdinetako hainbat irakasle dituen epaimahai baten esku dagoelarik.
Zikloaren garrantzia eta egindako jardueren kopurua handituz joan da lehen ediziotik, eta ikastetxe horretan egindako lanaz gozatzeko aukera bikain batean bihurtu da. Jarduera guztiak doakoak dira eta sarrera librea izango da lekua bete arte.