FINANTZA SOLIDARIOAREN ASTEA

Euskoa ohoretan izanen da MAIF asurantzarekin finantza solidarioaren astean!

Azaroaren 13an, asteazkenarekin, zatozte Angeluko MAIF agentziara, Euskal Herriko tokiko monetari dedikatua den egun batendako!

Egitarauan:

– 10:30tik 17:30etara: Jeremyrekin topaketa, Euskoko garapen arduraduna: aurkezpena eta tailer ludikoa tokiko monetaren funtzionamenduari buruz, izen emaite mahaia partikularrentzat eta profesionalentzat. 

– 18:00tik-20:00etara: Mahai ingurua gure sareko hizlariekin (profesionalak, elkarteak eta partikularrak) finantza solidarioari eta Euskoaren tokiko eraginari buruz, ondotik, une atsegin bat izanen da. 

Gure gomiten artean:

– Nina SarthouLes Carrioles Vertes: hurbileko konpostatze elkarte aditua.

– Mathieu Castaings – FINACOOP: kontabilitate, lege eta finantza arloetan ari den lehen kooperatiba (SCIC)

– Dominique Marty Euskoko kide eta Otsokopeko kooperatibista: Baionako supermerkatu kooperatibo eta parte hartzailea.

Ekitaldi hau, MAIFekin elkarlanean, aukera ederra da Euskoak Euskal Herrian garapen ekonomiko bidezkoago eta iraunkorrago bat nola laguntzen duen ezagutzeko.