BESTE MUNDU BATZUK. MICHAEL BENSONEN ARGAZKIAK.

Beste mundu batzuk. Eguzki-sisteman bidaian, Michael Benson-en eskutik.

Sarasate pasealekua. Abenduak 6 (2024) – urtarrilak 9 (2025)

La Caixa Fundazioak antolatu duen «Beste mundu batzuk» erakusketan berrogei irudi erakusten dira, Michael Benson argazkilari estatubatuarrak xede estetikoak bultzatuta prozesatu dituen planeta-irudiak. NASAren eta ESAren zundek egindako irudiak hautatu eta tratatzen ditu Bensonek, eta bidaia bat proposatzen digute Lurretik eguzki-sistemaren amaierara arte, bidaia horretan astroek eskaintzen dizkiguten paisaia eder eta ugariak esploratzeko.

Michael Benson (1962ko martxoak 31) artista, idazlea eta zinemagile estatubatuarra da, eta gustuko du artearen eta zientziaren elkargunean lan egitea. Azken hamarkada honetan planetetako paisaien argazkien inguruko erakusketak antolatu ditu nazioartean. Irudi horiek sateliteetatik edo teleskopioetatik erdiesten ditu, jatorrizkoak eta tratatu gabeko irudiak dira eta argazkigintza zientifikoko artxiboetan daude: esaterako, NASAren artxiboetatik hartu, editatu eta prozesatu egiten ditu formatu handiko paisaia iradokitzaileak erdietsi arte.

Bisita gidatuak

Bisitak hezitzaile batek bideratuko ditu eta parte hartzaileekin eginen duen elkarrizketaren bidez erakusketan gako diren gaiak aurkeztuko ditu, testuingurua emanen die eta sortzen ahal diren zalantza eta galderak erantzunen ditu. Ikusleek planetetako paisaia eder eta ugariez gozatuko dute eta irudi horien garrantzia zientifikoaz ohartuko dira. Halaber, argazkigintzaren historiako gertakari berezi batzuen berri ere izanen dute.

IKUSLE GUZTIENDAKO BISITA IRUZKINDUAK

Euskaraz:

Larunbatetan, 17:00etan

Igandeetan, 12:00etan eta 17:00etan

Gaztelaniaz:

Larunbatetan, 12:00etan eta 18:00etan

Igandeetan, 13:00etan

Eguberrietako ordutegi berezia (abenduak 23 – urtarrilak 7)

Euskaraz:

astearteetan, 17:00etan

larunbatetan, 17:00etan

Igandeetan, 12:00etan

Gaztelaniaz:

ostegunetan, 17:00etan

larunbatetan, 12:00etan

Igandeetan, 17:00etan

BISITAK IKASLE-TALDEENDAKO ETA BESTELAKO KOLEKTIBOENDAKO: Ordua eskatu 900 80 801 137 telefonora deituta.