Udazkeneko haizea dabil.
Hodei zuriek hegal egiten dute.
Zuhaitzak biluzten dira
eta belarrak zimeltzen dira.
Hegoalderantz antzarrek hegal egiten dute.
Baina urreliliak eta orkideak badira.
Lurrintsuak eta ederrak,
arras maite dudana oroitarazten didate.
Fan ibaian barna ene itsasontzia dabil,
urezko zeta zuria zatituz.
Xirulen eta danborren eraz,
txalupariek bozkarioz abesten dute.
Alaitasuna gibelean utzi dugu.
Histasuna heldu da.
Eta zenbat goibeltasuna:
gaztetasunak eta bizkortasunak,
zenbat denbora iraunen du?
Eta zer egin zahartzaroan?