- Gaur Larrun mendi aldean ibili naiz eta ehunka jende ikusi ditut Larrun mendia igotzen. Nahiz eta mendia denena den, nun baitan gurea da ere eta oroitu behar dugu, garai batean, mendia sakratua ginuela, Aiako Harriarekin batera…
Mendi horien azpian, baita ere gainean, akelarreak antolatzen ziren eta gure gurasoek ekitaldiak antolatzen zituzten eta horretarako, mendiak errespetatuak ziren…
- Zer erran nahi duzu? Gaur ez dela mendia errespetatzen, sobera jende ibiltzen dela gure mendietan?
- Bai hori da, artzain eta laborariei esker, Larrun mendia zaindua da eta mantentzen da garbia eta polita. Baina egunero, hainbeste jende ibiltzen da mendi gainean igotzen, autopista bat dela iduritzen zait. Mendia da zapaldua eta denen onetarako, beharrezkoa litzateke bisitarien joan-etorriak arautzea. Horrela denei idekia da eta bakoitzak bere txandan, igotzen ahalko luke gure Larrun mendia…
- Horrela jendearen kontzientziak idekitzen ditugu, ezta?
- Bai hori da, gainera gure Historia kontatuz, erranez tokia sakratua zela, zer eta nola egiten ziren gauzak. Orduan turistek ere interes handiago lukete Larrun mendia igotzeko, beste hainbeste euskal mendien gisa. Ohartarazi behar litaike, gaur egun nun baden katolikoaren kapera. Toki horretan, lehen, duela aspaldi, ber tokian, arbasoen sinesmen zaharren gurtokia eraikia zen…
- Gure euskal ondarea nabarmentzen ikasi behar dugu?
- Bai hori da, baloratuz gure Lurra. Horrela zentzua ematen zaio gure munduari, aberasten dugu gure ondarea eta errespetua ekarrarazten eta eskaintzen dugu. Hori da elkarrekin bizitzea, gauza partekatuek indar gehiago dute…
- Egia duzu belea, hala izan dadila eta ondoko egunak arte, beste istorio batzuk kontatzeko…
You must be logged in to post a comment.