INAUGURAZIOA: ARGIÑE CEBALLOS «URETAN, DANTZA DISDIRETAN URTZEN DA»

2025eko otsailaren 14an, ostirala, 19:00etan, BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoak Argiñe Ceballosen “Uretan, dantza distiretan urtzen da” erakusketa inauguratuko du. Artista hori BilbaoArten bizi zen 2023/24an, estudioa lagatzeko modalitatean. 

Aurkezpen programaren bartuan ere, Otsailaren 15ean.  larunbateak artistak berak bisita gidatu bat eskeiniko du goizeko 12:30tan. 

Erakusketa asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara egongo da ikusgai, eta igande eta jaiegunetan 11:00etatik 14:00etara.

Sarrera doan.

ERAKUSKETA

Uretan, dantza distiretan urtzen da erakusketak artistak,  BilbaoArten 2023-24an lagapen estudioko bekaren kontestuan eta ondoren Otxarkoaga Opengela esparruan,  egindako azken ekoizpenak aurkeztu ditu. Argazkiek, oihalek, eskulturek eta instalazio-bideoek osatzen dute URIBITARTE40 Aretorako berariaz sortutako proiektua. Materialekin eta diziplinekin egindako esperimentazioaren emaitza dira lanak, eta elkarrekin hitz egiten dute, fantasiazko espazio oniriko bat sortuz, non erreala eta fikzioa nahasten diren. Proiektua osatzeko, hainbat bisita gidatu egingo dira euskaraz eta gaztelaniaz, LSEra (Espainiako zeinu-mintzaira) egokituak otsailean eta martxoan; hiru asteko tailer bat Estela Miguelekin batera, “Entre un lago de arena y piel” izenburupean; eta proiektuaren harira argitaratutako liburuaren aurkezpen bat.

ARTISTA

Argiñe Ceballos Gelozaga (Ugao-Miraballes, 1999) Ikerketa eta Arte Sorkuntzako Masterra egiten ari da gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Artean graduatu zen 2023an. Besteak veste Okela, Gau Irekia (2022), Bizkaia Aretoa (2023) eta BilbaoArteko URIBITARTE40 Aretoa (2023) bezalako espazioetako talde-erakusketetan parte hartu du

Bere praktika artistikoa argazkigintzan, eskulturan, instalazioan eta ekintzen erregistroan oinarritzen da batez ere. Diziplina horiek bere iruditeriara hurbiltzeko bide gisa erabiltzen ditu, bere interesak eta nahiak une honetan islatuz. Modu bateratuan edo sakabanatuan, gorputzen arteko loturak sortzea du helburu, sormen-prozesuan gertatzen denari garrantzia emanez eta une horiek irudiak eraikitzeko aprobetxatuz. Horrela, “azken irudiaren” kontzeptuari garrantzia kendu nahi dio, prozesuari eta bertan sortzen diren elementuei lehentasuna emanez.
Bere lana ekintzaren eta eszenaratzearen testuinguruan manipulatzen diren materialen edo objektuen sorkuntzaren arteko erlazioak ezartzea da. Gorputz ezberdinak elkartuz, beste batzuk sortzen ditu, objektu hauen funtzioa eraldatuz eta autonomia eta anbiguotasuna emanez. Gorputz desberdinekin lan egitea, konektatzea eta eraldatzea gorputz eta espazio berriak sortzeko aukera ematen dion praktika bat da. Josi, moztu, luzatu, loturekin jolastu: ekintza horiek guztiak elkar lotzen dira miaketa-prozesuan. Ehun-identitatea, testuinguru horretan, oihal soil batetik harago doa; esperimentazio-espazio bihurtzen da. Material horiek argiarekin eta itzalarekin jolasten laguntzen diote, eta funtsezko zeregina betetzen dute praktikan, une bakar batean harrapatzen diren funtsezko elementu gisa erabiltzen baititu, gorputzak eta espazioa etengabe aldatzen eta espazioan sartzen diren heinean geruzak gehituz. Irudiaren bidez, bere iruditeria pertsonalera hurbiltzen da, munduarekiko harremanak eta objektuak elkartzen diren espazio oniriko batera, bere izatearen funtsezko parte izateko.