Jaialdian film guztiak ikusi ondoren, Film Onenaren Sari Nagusia, Zuzendari onenaren Jean Vigo saria eta Film labur onenaren saria emango dituzte larunbatean, martxoak 1ean, egingo den itxiera ekitaldian
Cyril Neyratek —FIDMarseille jaialdiko zuzendari artistikoa—, Boris Nelepok —kritikaria eta programatzailea— eta Mònica Rovirak —zinemagilea eta ikertzailea— osatuko dute Punto de Vista jaialdiaren hemeretzigarren edizioko nazioarteko epaimahaia; otsailaren 24tik martxoaren 1era ospatuko da Iruñean. Epaimahaikideek lehian dauden hiru sari nagusien irabazleak aukeratuko dituzte: Film onenaren Punto de Vista Sari Nagusia –10.000 euro–, Zuzendari onenaren Jean Vigo saria –5.000 euro– eta Film labur onenaren saria –3.000 euro eta EITBk babestua–. Horietaz gain, bi aipamen berezi ere eman ahal izanen dituzte, diru saririk gabe. Sari horiekin batera, Sail Ofizialaren barruan, beste bi hauek ere banatuko dituzte: Publikoaren sari berezia Film onenari –1.650 euro– edo Gazteen saria Film onenari, Nafarroako Gazteriaren Institutuaren laguntzarekin –1.500 euro–.