BIDAURRETA

Duela mende bat, ehun urte, 270 auzokide bazuen ere, XX. mendean barna herri basamortu bilakatzen ahal zela zirudien. Horrela, 1970. urtearen inguruan 170 lagun, bertzerik ez zuen, eta 2001ean ehun biztanle baino gutiago. Halere, gazteak bertan gelditu, bertze gazte batzuk bertaratu eta 2013ko erroldan 166 auzokide zuen, horietako anitz ume nahiz haur direlarik.