ELAIDE.EUS NOR GARA?

https://elaide.eus/eu

https://elaide.eus/eu/nor-gara

Euskara zerbitzua duten Nafarroako hainbat toki entitatek eratu dugu Elaide, eta “elaide” hitzaren bi adierekin jantzi nahi izan dugu gune hau.

Elaidek zer esan nahi du?

Bi adiera ditu. Batetik, hizkera edo hizkuntza esan nahi du; eta, bestetik, norbaitekin tratua duen pertsonari edo pertsona ezagunari egiten dio erreferentzia.

Zer aurkituko dut?

Euskara bizitzeko eta gehiago ezagutzeko tresna bat, eta euskaraz hitz egin nahi duen jendea harremanetan jartzeko toki bat.

Jendearekin hitz egin nahi duzula?

Elaidek bilgune bat eskaintzen die euskara erabili nahi dutenei. Kalean edo Interneten, euskal hiztun eta ikasle asko dabiltza zaletasunak eta interesak partekatzen, planak egiten, euskara ikasten… Elaidek horretarako aukera ematen dizu. Sartu eta ikusi, zeure etxean zaude.

Nor sartzen da Elaiden?

Euskara erabili nahi duen jendea; beraz, anima zaitez, sartu eta izena eman bertan eskaintzen diren planak egiteko, eta parte hartu sare sozial honen eraketan.

Elaide eratu duten toki entitateak: Agoitz, Aezkoa, Antsoain, Aranguren, Arano, Artzibar, Areso, Atarrabia, Auritz, Barañain, Basaburua, Berriobeiti, Berriozar, Bortzirietako Euskara Mankomunitatea, Burlata, Eguesibar, Esteribar, Etxauri, Erroibar, Erronkaribar, Galar, Gares, Goizueta, Imotz, Leitza, Luzaide, Malerrekako Mankomunitatea, Odieta, Oltzako Zendea, Orkoien, Orreaga, Sakanako Mankomunitatea, Uharte, Ultzama, Zaraitzu eta Zizur Nagusia.

Elaide sare sozialaren helburuak eta arauak

Gune honek helburu du euskara erabili nahi dutenen harremanak bultzatzea, eta laguntzarako harreragune izatea euskara ikasten ari direnentzat. Euskara da Elaiden batzen gaituena eta gune honetako harremanetarako hizkuntza.

Sinesmen, iritzi eta ideologia desberdinak dituzten pertsonek parte hartzen dute plataforma honetan. Errespeta itzazu. Ondorio guztietarako, norbera da egiten duenaren eta bere iritzien erantzule. Plataforma honen administratzaileak eskubidea izanen du gune honen helburuen edo arauen kontra egiten duen edozein adierazpen ez argitaratzeko eta egokiak ikusten dituen neurriak hartzeko.