2.- Antzin Aroa

NIPPUR HIRIKO BATZARRA (K.A. 1850)

Nanna-sigek—Lu-Sinen semea—, Ku-Enlilek—Ku-Nannaren semea, barberua—, eta Enlil-ennamek—Adda-kallaren esklaboa, lorezaina— hil egin dute Lu-Inanna,Lugal-apindu funtzionario nishakkuaren semea. Lugal-apinduren seme Lu-Inanna hil ondoren, zera esan zioten Nin-dadari—Lu-Ninurtaren alaba, Lu-Inannaren emaztea—, haren senar Lu-Inanna hil egin zela. Nin-dadak—Lu-Ninurtaren…


ERLANTZ URTASUN ANTZANO (K.O. 2014)

451. urteko ekainaren 20an, hau da, Antzin Aroa Erdi Arotik banatzen duen tarte luze, bihurri eta ilun hartan, gudu beldurgarri bat izan zen, non eta historikoki Katalauniako eta batzuetan Mauriaceko esaten dieten zelaietan; zelai horiek…


CIMONI BURUZKO HITZAK (K.A. V. MENDEA)

“Jainkoa, atzerritarrentzat eskuzabalena, alde guztietatik begiratuta greziarren artean nobleena”. Kratino “Ez zen gaiztoa, baina esanari emana eta axolagabea”. Eupolis



AMIANO MARTZELINO (K.O. 395)

Hunoak ezin itsusiagoak dira. Jaio orduko, masailetan ebaki sakonak egiten dizkiete umeei bizarren zainak hondatzeko. Mozkoteak eta bizkorrak dira, lepo zabalekoak eta itxura beldurgarrikoak.   Hain daude zailduta, ez baitute surik behar; jatekoa ez irakin…


KATON (K.A. 195)

Zer ohitura klase da jendaurrean ibili eta kaleak inbaditze hori eta besteren gizonei ekitea? Ezin zenuten hori bera bakoitzak zeuen etxeetan zeuenari eskatu? Edo, bestela, zer zarete publikoan limurtzaileagoak pribatuan baino, eta arrotzarentzat gehiago zeuenentzat…


JULIO ZESAR (K.A. 51)

Galiak hiru alderdi ditu: batean belgikarrak daude, bestean akitaniarrak eta bestean beren burua zeltar izendatu eta guk galoak esaten diegunak. Denek ere beren hizkuntzak, ohiturak eta legeak dituzte.   Galoak Garona ibaiak bereizten ditu akitaniarretatik,…


ARISTOFANES (K.A. 425)

Akarnatarrak, Maratongo gizonak, ale gogorrak, beren haritzak eta ametzak bezalaxe; zakarrak eta iraupen handikoak.