GOLEM – BANAKETAK: OREINA

Irailak 28an lehen emanaldia. Euskaraz.

Zuzendaria eta gidoilaria: Koldo Almandoz

Aktoreak:

Laulad Ahmed Saleh, Patxi Bisquert, Ramon Agirre, Iraia Elias eta Erika Olaizola.

LOGLINE: Padura noiz bihurtzen da zingira?

SINOPSIS:

Khalil, industrialguneak, ibaiak eta padurak bat egiten duten hiriko periferian bizi den gazte deserrotua da. Khalilek ahal duen moduan egiten du aurrera eta ibai ertzeko etxea anaiarekin konpartitzen duen furtibo zahar batekin pasatzen ditu egunak. Mareek, paduraren uhertzean, maitasuna eta desamodioa, kidetasuna eta mendekuaren denbora markatzen dute.

Ikus:

http://www.golem.es/distribucion/pelicula.php?id=425