Albisteak

AZPEITIA

Alberdi etxea guneko aparkaleku berria martxan da dagoeneko, Alde zaharreko aparkaleku arazoari irtenbidea emateko.


BAZTAN

Udala herrilurrak digitalizatzen ari da.


LESKARRE, PABE

Sindikatu batzuek trenbide seinale batzuek pairatzen bide duten egoera tamalgarria jakinarazi dute.


ZIEKO

‘San Roke’ izeneko lur sailan, udalaren lur zati baten enkantea egin behar da, lizitazioaren oinarria 637€-koa izango delarik. Eskaintzak aurkezteko epea urtarrilak 2-a arte egongo da zabalik.


ARRANKUDIAGA

Herriko argien eraginkortasun energetikoa hobetzeko 3. fasea burutu da. Osotara 33 argi puntutan lan egin da.


ASTIGARRAGA

Eguberrietarako txikientzako aisialdia: 2-5 urte bitartekoentzat jolas txiki kiroldegian, abenduak 29, 30 eta 31, eta urtarrilak 4 eta 5ean 9:00-13:00 joko didaktikoak, lankidetzakoak eta taldekoak. 4-12 urte bitartekoentzat Xaguxar taldeak antolatuta ludoteka ikastolan. Abenduak 29,…


TARAZONA

Udalak, hirugarren urtez, ohiko zerga kopuruak bere horretan utzi ditu.


“HAIZPEAN”

Menpeko Adinduen Ostataleku berriak 4 adineko lagunen jasotzekotz aukera denboraldi mugatu baterakotz eskaini du.


AMURRIO

Adineko egoitza berritzen, udalak 381.497,50 € (BEZ barne) gastatuko ditu, obra, UTE batek egingo dituelarik.


ARRATZU

Abenduaren 30ean 17:30 Loiolako eskolan umeentzat Magia ekitaldia eta 18:30 magia tailerra Imanol magoarekin.