Albisteak


AMURRIO

Honako orkestrak kontratatu dira herriko jaietarako: Abuztuaren 12-an, Kosmos orkestra, 6.050€. Abuztuaren 16-an, Ingo al deu talde eta DJ Bull, 2.541€. Abuztuaren 17-an, erromeria, Orots, 1.210€. Abuztuaren 17-an, Patxi Perez eta konpainia, 2.550€.


GETXO

Udalerriko kultur elkarteei 2016. urtean urteko dirulaguntzak emateko deialdian izena emateko epea otsailaren 12tik martxoaren 12ra.


ANOETA

Otsailaren 23an 18:00etan Herri baratzei bisita eta ondoren Jakoba Errekondorekin solasaldia eta bere “Bizi baratzea” liburuaren aurkezpena auditorioan.


TUTERERRI

2015. urtean 172 odol-emaile berri jaso dira.


ELINBERRI

Laguntzaile berria agirietan, Maddi Zubeldia. Bere lehen agiria irakurgai.


“EHZ”

Uztailaren 1 eta 3 bitarte Lekorneko Garroa gazteluan ospatuko dute. Honatx afitxa:


ASPARRENA

Udalak, oholak, aulkiak eta lurra zulatzeko makinaren mailegua eskuragai uzten du hala nola “Arrazpi Berri” kiroldegiko ispiluen aretoaren, kantxen aretoaren edo kultur etxeko lokalen erabilera.


GAUTEGIZ – ARTEAGA

Wifi sarea hartzeko bi gune daude momentuz, Herri enparantzan eta Taberna Zaharre parkean.


GIPUZKOA

Gipuzkoako Udalerri populatuenak (2015eko datuen arabera) ondokoak dira hurrenez hurren: Donostia 180.291, Irun 59.624, Errenteria – Orereta 39.813, Eibar 27.204 eta Zarautz 22.915 biztanlerekin.