Albisteak

LUIAONDO

Baratzak esleitzeko etaa kudeatzeko arautegiaren ordenantzari behin betiko onarpena eman zaio. Informazio gehiagorako: http://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/013/2016_013_00125_E.pdf


DIMA

Urtero legez, apirilaren 24ean artisau, nekazal eta ganadu azoka ospatuko da Diman.


AIA

Urola Kostako udalerria 1563. urtean sortutakoa. 2.024 biztanle ditu (2015 urteko datuak) eta 36,32 kilometro karratuko azalera.


MARÍA ÁNGELES LÓPEZ ORCOYEN

Murelu Hautsikoa, berrogeita hamar urtekoa, otsailaren 3an Melidako lantegi batean lanean ari zela, makina batek harrapaturik hil zen.


ELINBERRI

Filipe Arteaga-ren agiri berria irakurgai.


UZTARITZE

Ihauteri garaia dela medio, euskal kulturari loturik dagoen urteroko “Hartzaro” jaialdia ospatu berri dute.


GASTEIZ

Erabilera orokorreko bulegoetan dauden fotokopiagailu eta inprimagailuetan paper birziklatua erabiltzeko kudeaketak egiten ari da.


ELORRIO

Udal liburutegian Wifi-a jarri berri du Udalak.


ZIZURKIL

Atxulondo kultur etxeari zein erabilpen eman behar zaion aztertu eta erabakitzeko, Udala herriko kultur, kirol eta maila sozialean mugitzen diren taldeekin elkartzen ari da urtarrila eta otsailako hilabeteetan.


VOLTAIA

Voltaia taldeak bi kontzertu emango ditu ostiralean, Otsailak 19, Zarauzko Arrano tabernan, gaueko 22:00etan Hilkar taldearekin batera eta larunbatean, Otsailak 20, Trintxerpe (donosti) Mogambo aretoan Dingos & Flamingos, Burun danga eta Luma taldeekin batera. 20:30etatik…