Albisteak

ELINBERRI

Xanti Begiristain Madotz-en itzulpen berri bat irakurgai.


LAPURDI

“Gaindegia”k karrikaraturiko txosten baten arabera 2030. urtean biztanlegoa handiagoa izanen bide da.


AÑANA

Behin betiko onarpena eman zaio ibiak arautzen duen ordenantzari.


EA

Ea Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartu berri da.


AIA

XI. Argazki lehiaketarako argazkiak 2016ko irailak 29 arte aurkeztu daitezke, argibide gehiagorako ikus www.aiako.com .


ANA VERGARA ALECHA

Bearin herrian auzokideendako liburutegi bat ireki du. Uneotan 3.000 ale du. Igande goizez ikusgai.



DULANTZI

Behin betiko onarpena eman zaio erabili publikoan terrazak, mahaiak edo barrak jartzeko ordenantzari. Berau ikusteko: http://www.araba.eus/BOTHA/Boletines/2016/013/2016_013_00182_C.pdf


DURANGALDEA

Nagusientzat Herbeheretara bidaia prestatu du Durangoko merinaldearen amankomunazgoak ekainaren 22tik 29ra. Izen emateko epea zabalik otsailak 22ra arte.


TOLOSA

Tokiko Agenda 21 ebaluaketaren ostean Tolosak udalerrian jasangarritasun politikak ezartzeko barneko egituraren eta antolaketaren aipamen berezia jaso du.