Albisteak

ERRIBERRI HARRIBERRI

2015ean 184.000 lagun inguru erret jauregian izan zirela jakinarazi dute. Alta, inoizko zenbakirik handiena.


GASTEIZ

Otsailak 28 eta maiatzak 29 bitarteko igandeetan, arratsaldeko 19:00-etan ‘Auzo Eszena’ programa eramango da aurrera. Bertan, ikuskikizun desberdinak aurkeztuko dira Arana, Aldabe, Arriaga, Ariznabarra eta Salburua gizarte etxeetan. Sarrerak otsailak 13-tik aurrera salgai.


MALLABIA

Aitor Elordi esku – pilotari mallabiarrak urtarrilean debuta egin zuen profesional mailan Irustagaz Xala-Tolosaren aurak 13-22 galduz.


ZARAUTZ

Garajeak esleitu eta saltzeko prozedura abian da Mendabidea 3ko hondartza eraikinean. Trastelekuak dituzten 62 garaje eta trastelekurik gabeko 57 garaje. Argibide gehiago www.zarautz.org en.


BAZTAN

Udal artxibategiaren berreskuratzekotz lanak indarrean dira.


BAIONA, MIARRITZE

Rugby. Baionarrek miarriztarrak garaitu dituzte: 16 eta 13.


AMURRIO

Udalak, haurren segurtasuna ibilgailuetan lantzeko informazio saioak sortu ditu. Lehenengo saioa, otsailak 15-ean izango da, goizeko 9:30-tan Osasun zentroan.


IZURTZA

Bideen inbentarioa egiteko 10.000 euro gorde ditu Udalak.


ZALDIBIA

Liburutegira ekarri beri diren euskarazko liburuen zerrenda: Jon Arretxeren “19 Kamera” eta “Estolda jolasak”; Xabier Montoiaren, “Hondamendia”; Iñaki Petxarromanen “Kearen fiordoa”; Patxi Zubizarretaren “Laranja bat zaborretan”.


“NAVARRA ARENA”

Egun jada bertan 68 milioi xahutu bide direla jakinarazi dute.