Albisteak

ELINBERRI

‘Aguxtin Alkhat’-en agiri berria irakurgai.


MIARRITZE

Roger Michellen egileak aurtengo urrezko “FIPA” irabazi du.


OION

Ureztatzaileen elkarteak, otsailak 28-an goizeko 12:00-etan lehenengo deialdian, eta 12:30 bigarrenean, batzar nagusia antolatu du.


IZURTZA

Udal liburutegiaren berri jasotzeko blog berria martxan https://sites.google.com/site/izurtzakoliburutegiarentxokoa/ .


ZALDIBIA

Kz gunean hamabostean behin ostiral arratsaldez ikastaro ezberdinak egiteko aukera dago.


IGANTZI

Biltoki elkarteak Roberto Txoperena lehendakari hautatu du.


UZTARITZE

Udalerrian auzokideen euskararen ezagutza %11 eta horren erabilpena %1, bertzerik ez delarik, Herriko Etxeak euskaraz barnetegietan ikastekotz beka agindu du. Orotarat 2000ko buxeta eta zazpi ikasle aipatu dira.


LAUDIO

Otsailak 15-etik 19-ra Antzinako Egiptoren inguruko hitzaldi zikloa egongo da kultur etxean, egun horietan arratsaldeko 19:00-tan.


ABADIÑO

Sokatira taldeak ez du garaipenik lortu azken boladan. Azken hamarkadetan jaun eta jabe izan den taldea ez dago momenturik onenean.


LAZKAO

Urtarrilaren 25etik martxoaren 10era 2015eko hirugarren lauhilekoari dagokien uraren erreziboak ordaintzeko epea zabalik.