Albisteak

ZIGOITIA

Pandero monografikoa otsailak 13-tik, 16-ra, goizeko 11:00-etatik, 12:00etara.


BARAKALDO

Landeta kaleko ibilgailu aparkalekua hiri irteerarekin lotu du berriki egindako erreiak.


HONDARRIBIA, BAIONA ETA IRUÑEA

Elkarrekin Fitur azokan “Creacity” proiektua aurkezten, gotortutako ondarean balioztatzeko helburu amankomunarekin.


EJEA

2015ean hiriak 41.000 bisitari inguru jaso zuela jakinarazi dute.


TARNOS

Petrolio biltegia medio, segurtasun zibileko ariketak egin berri dituzte.


LAUDIO

Otsailak 15-etik, martxoak 16-a bitarte adinekoentzat zuzendutako kontzertuak, hitzaldiak eta tailerrak antolatu dira. Ekintzak dohainik dira eta arratsaldeko 17:00-etatik, 19:00-etara iraungo dute. Programazio osoa ikusteko: http://www.zuin.net/?p=7305


ARRIGORRIAGA

Martxoaren 22ra arte aurkeztu daitezke lanak, “Rockein!” Nerbioi – Ibaizabal musika talde eta bakarlarien 2016ko lehiaketarako. Finala basauriko Social antzokian izango da maiatzaren 14ean.


OLABERRIA

Olaberriko palariek, Jose Manuel Garridok eta Gari Arrietak bikain hasi dute Elkarteen Euskal Herriko pala motz txapelketa, bi lehenengo partiduak irabazita, azkenekoa Adurtzaren aurka 40-17 emaitzarekin.


ERRIBERRI HARRIBERRI

Arno laborategia dela medio, Nafarroa Garaiko jaurlaritzak formakuntza beka bat eskaini dute.


ELINBERRI

Laguntzaile berria agirietan, Filipe Arteaga. Bere lehen lana ere irakurgai.