Albisteak

OTXANDIO

Azken aldian komertzio eta dendetan lapurretak izan dira. Udala arazoari konponketa bilatuz nahirik Ertzaintzagaz batu da, neurriak herriko tabernari eta dendariekin adostuko dira ondoren.


ELGOIBAR

Udalak Mintxeta atletismo taldearekin hurrengo lau urteetarako akordioa sinatu du. Diru laguntza 25.000 – 30.000 tartean izanen da, Mugertza krosak urtero lortzen duen kategoriaren araberakoa.


NAFARROA GARAIA

Ikas aurrematrikulazioa aurten otsailaren bigarren hamabortzaldian eginen dute.


LAPURDI, NAFARROA BEHEREA, ZUBEROA

Eztabaidan ari den prozesua medio, EHLGko buruaren irudikotz laborantza eredurakotz lurralde batasuna onuragarria litzateke, hain zuzen ere itsas bazterraren eta lehorraren elkartzekotz.


LAKUA

8A3 sektorean dauden partzelak arautzen dituzten artikuluetan aldaketak eman dira.


MENDEXA

Udal web atarian www.mendexa.net en, hilabeteroko lokalen erabilpena kontsultatu daiteke.


EIBAR

Otsailaren 7ra arte “Gurutzatzen diren bizitzak” erakusketa Portalean ikusgai, asteartetik domekara 18:30-20:30etara.


IRUÑEA

Udalak jaun done Frantzisko plazako liburutegiari dagokion kudeaketa berreskuratu du. Hortaz, berriz ere publiko bilakarazi eta goizez nahiz arratsaldez irekiko dute, ordutegia biziki hedatuz.


ANGELU

Nine Ducamp andereak hiriko urrezko domina jaso du.


ZIGOITIA

Ur horniketa, estolderia, saneamendu eta arazketarengatik kobratzen diren tarifak aldatu dira.