Albisteak

MENDEXA

Trasto zaharrak ateratzeko 2016ko egutegia: Urtarrilak 27, apirilak 28, uztailak 27 eta urriak 26. Botatzeko gauzak zamar poto alboan utzi beharko dira hurrengo egunean kamioiak 9.00etan bildu ditzan.


ELGOIBAR

Deban izandako Urte berriko azokan Elgoibarko Txillare baserriko Peio Rubiok eraman zuen lehen saria, 300 eurokoa.


NAFARROA GARAIA

Nafarroa Garaiko gobernuak, tokian tokiko langilegoaren osasun zerbitzua dela medio, opusen klinikari bideraturiko 5,1 milioiko diru irteera deuseztu du.


ELINBERRI

‘Unai Beroiz’-en argazkiak ikusgai artistak txokoan.


ELINBERRI

‘Ekonomia’ atalean, agiri berria irakurgai.


MIARRITZE

Urtarrilaren 29an, 17:30etan eta Mediatekan, Alain Fleischer idazle argazkilaria ariko da.


IRURAIZ GAUNA

Udalak 2.016 urterako 426.647,32 €-ko aurrekontuei behin betiko onarpena eman dio.


PLENTZIA

Brigadarako hiru peoien kontratazioa hiru hilabeteetarako. Prozesuan sartu ahal izateko Lanbide euskal enplegu zerbitzuan izena emanda egon beharko da, curriculumean aldaketak egin behar izanez gero Lanbideko edozein bulegotan egin daiteke urtarrilak 29 arte.


BERASTEGI

Urtarrilak 29 eta 30ean iñauteriak ospatuko dituzte Berastegin, egingo diren jardueren artean, kalejirak, txokolatada, pintxo potea, herri bazkaria eta nola ez mozorroz beteko da herria.


IRUN

Edu Zabalak liburu aurkezpena egingo du urtarrilak 27-an Irungo AEK-n, 17:00-etan.