Albisteak

BAIONA

Herriko Etxeak urte osorakotz informatika tailerrak antolatu ditu.


AMURRIO

Bideanek HAZI programa jarri du martxan. Programa honek, 20 eta 35 urte bitarteko gazteak lan munduan sartzea du helburu. Otsailak 5-ean hasiko da eta interesatuek 945891721 telefonara dei dezakete informazio gehiago lortzeko.


ASTEASU

Segundo Montes I. kros solidarioan Unai Señoran Bengoak irabazi zuen, 6 kilometroak 19´34”tan beteta.


LEIOA

Udalak “Leioa itsasadarretik” argazki lehiaketa aurkeztu du. Lehiaketak web gune berezia izango du eta hurrengo egunetan ikusgai izanen da.


“RECURUT”

Zaragozako nahiz Pabeko unibertsitateek bultzatzen duten aipatu proiektuak mugaz gaindiko bideak nabarmendu nahi ditu, errate baterakotz Nafarroa Garaia eta Nafarroa Beherea artekoak. Jada argibide seinaleak paratzen ari direla jakinarazi dute.


“CANOPIA”

Lapurdiko hondakinak medio, aipatu gunean bisita gidatuak antolatzen ari dira.


ZUIA

‘Go!rbeia’ sareak 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat ginkana antolatu du. Internet bidez 5 froga gainditu beharko dira eta irabazleak 600€-ko saria izango du. Otsailak 12-a arte egongo da irekia epea eta bertan parte hartzeko ‘Go!rbeia’-ren twitter,…


LARRABETZU

Merkataritza, ostalaritza eta enpresa txikietan euskararen erabilera sustatzeko plana aurkeztu du Udalak Ahize AEKrekin batera. Txostena Udal web gunean ikusgai, www.larrabetzuko-udala.com en.


ARRASATE

2016rako egutegi fiskala onartu du Udalak.


“IKEA”

Nafarroa Garaiko gobernuak Iruñerrian irekiko bide duten denda handiari babesa eskaini dio.