AUZOKIDEAK

SAN FERMIN PEÑAREN EGUNA

Azaroak 26-an San Fermin peñaren eguna ospatuko da. Jadanik bazkarirako txartelak salgai daudela jakinarazten dizuegu. Bazkideentzako 15€, ez bazkideentzako 25€ eta txikientzako 5€ balioko dute eta prezio horretan hamaiketakoa, bazkaria eta luntxa izango dituzue.


JOSE JAVIER SUESCUN SUBERO

Pasa den igandean, azaroak 10, TXARRIN BATZUK JOSE JAVIER SUESCUN SUBERORI omenaldi egin zioten 52. BEHOBIA-SAN SEBASTIÁN lasterketan zehar.


Irene Guembe

Pasa den igandean, azaroak 6, IRENE GUEMBE IBÁÑEZ TXARRINAK JUAN MIGUELIZ LEYRE TRAIL lasterketan hirugarren postua lortu zuen.



Drogak kontsumitzen dira, zer egin dezakegu?

Aurreko egunean Unibertsitateko karpa famatua dela eta ez dela, gure bizilagunen ahotan zenbait kezka entzun ditzakegu, “unibertsitateko gazteek parranda besterik ez dute egiten”, “karpa egunean gehiegi edaten dute ikasleek”, “hara! Botilak eta botilak besterik ez…



ERETAS

Hurrengo larunbatean, urriak 22, 11:00etan LAS ERETAS Arkeologia-Museoak (BERBINTZANA) “AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOEN IRAGANA, ORAINA ETA ETORKIZUNA”-ri buruzko mahai-ingurua antolatuko du.


Esteban Suescun Logroñon

Pasa den igandean, urriak 16, ESTEBAN SUESCUN LIZARBE TXARRINAK LOGROÑOKO XCO lasterketa irabazi zuen eta garaipen hauekin NAFARROAKO BTT MARATHON TXAPELKETAKO liderrago bihurtzen da.


Enduro txapelketa

Pasa den astean NAFARROA GARAIAN “FIM INTERNATIONAL SIX DAYS OF ENDURO”-KO 91. EDIZIO leheiatu zen eta EEBB-ak irabazi zuen. Hauek dira BERBINTZANATIK igarotako frogaren argazki batzuk:


TXANTREAKO AUZOTEGIKO JARDUERAK

Asteburu potentea dator hurrengoa. Alde batetik Ostiralean, arratsaldeko 20:00etan Kontzertu akustikoa izanen dugu GORKA SOLAren eskutik, urriko “ZERUA MIHISE” erakusketaren egilearen eskutik hain zuzen ere. Kontzertua bitartean erakusketako irudien proiekzioa egonen da. Beste aldetik, larunbatean…