Xanti Begiristain Madotz

TXERRI HILTZEA

Azaroaren erdialdean, San Martin eguna pasatu ondoren, Manexen baserrira jai handi bat iritsi zen, alegia, txerria hiltzeko eguna, alajaina! Egun hura oso garrantzitsua izaten zen garai hartan baserritarrentzat, handik ateratzen baitzuten janari mordo bat, gero,…


MANEX ETA ILTZEA

Azaro hasierako asteburu batean, dagoeneko arratsaldea aurrera ongi joana zegoenean, Manexi etxeko ganbarara joatea otu zitzaion, zer suma eta zer ikus. Garai hartan, beren baserrira telebista oraindik iritsi gabe zegoen, eta, jakina, Internet, ordenagailuak, sakelako…


MANEX ETA GOSARIA

Goiz batean, gosari garaian, beste egun askotan bezalaxe, Manex mahaian eserita zegoen, bere katilukada esne, bete-betea, eta ogi zopekin, azukrez ongi hornitu eta gero. Urriaren bukaera aldean zen eta ohiko moduan, gosaria hartzen ari zen,…


MANEX ETA BABAK

-Nik ez dut nahi gehiago, e, ama! -Manexek. -Nik ere ez; bete egin naiz eta. -Anaiak. -Bai, bai! Gehiago jan behar duzue!; dena, bestela, badakizue, afaltzeko! -amak, serio eta haserre. -Ba, nik ezin dut hartu…


MANEX ETA SALMENTA

-Aida, behia, aida! Aurrera! -oihukatu zuen seme batek. -Toz, ttattarra, toz! Tira!, itzuli hona! -esan zion aitak behiari, egunsentian. -Segi, Beltxa, segi! -beste seme batek, egonarri handiz. -Esti, atzera! Uo! -berriz ere aitak, erne eta…


MANEX ETA TXABOLA

Irailaren bukaera alderako, Manexek azkenean gauzatu ahal izan zuen aspalditik zeukan ideia bat, hots, baserri inguruko lizar baten gainean txabolatxo bat egitea. Etxe aurrean zuten lizardiko zuhaitz bat aukeratu zuen eginkizun hartarako, simaur piloaren ondoko…


MANEX ETA TXERRIKUMEAK

Irailaren erdialdean, ikasturtea hasi berria zutela, eskolatik atera eta baserrira iritsi bezain azkar, amak askariak prestatu -ogia eta txokolatea- eta berehala bidali zituen bi txerrikume zaintzera, Manex eta adinean bere aurreko anaia zena. Gehienetan baserri…


MANEX ETA ZERRAMA

Irailaren hasieran, eskolara joaten hasi baino lehen, arratsalde batean, aitak Manexi zerrama zaharra pixka bat zaintzeko eskatu zion. Garai hartan, baserrian, zerri eme handi eta zahar bat zuten, oso-oso zaharra, hain zaharra zen, non itsu…


MANEX ETA SUGEGORRIA

Ekainaren erdialdean, larunbat goiz batean, Manexek karabina hartu zuen belarretara joan baino lehen, pixka batez ehizan aprobetxatzeko. Eguraldia bikain zegoen, eguzkitsu eta gardena; benetako belar giro zegoen. Bederatziak aldean, ondoko borda baten inguruan zihoan, karabina…


MANEX EHIZAN

Abuztuaren bukaera-bukaeran, txapelokerrekin izandako atsekabea, nola edo hala, gainditu ondoren, berriz ere karabina erabiltzen hasi zen, ehizan eginen bazuen. Arratsalde batean, baserritik atera eta goiko alderantz abiatu zen oinez, karabina aldean zeramala. Hainbat minututan belar…