Xanti Begiristain Madotz

AUZO-LOTSA 5 BILERARIK EZ

1991tik 1995 bitartean, Iruñeko Udalean, zoritxarrez, alkate jaun kaskar bat pairatu behar izan genuen luzaro samarrean alkatetzan, eta, gorago aipatu dudan Nafarroako Pertsona Gutxitu Fisikoen Elkarte Koordinakundeko kide batzuk, aspalditik ari ginen lortu nahian, aipatutako…


AUZO-LOTSA 4 AGINTZA

Iruñean badago elkarte bat, izena duena, Nafarroako Pertsona Gutxitu Fisikoen Elkarte-Koordinakundea. Ez dakit zehazki noiz sortua den, baina kontua da, aspalditik ari dela martxan, eta, koordinakunde horretan, pertsona batek baino gehiagok parte hartu izan dugu,…


AUZO-LOTSA 3 BEHERAGUNEAK

Iruñeko Gazteluko plazan, kalkulatzen dut, 1980ko hamarraldiaren inguruan, egin zituztela lehenengo beheraguneak espaloietan, lehentxeago edo geroxeago izan daiteke, baina, betiere, garai hartantxe. Ordura arte, uste dut ez zegoela deus ere egina, alegia, ez zegoela ezer…


AUZO-LOTSA 2 ERRUKIA

Txikia nintzenean, noiz edo noiz Iruñera joaten nintzen amarekin, bera erosketa edo mandatu batzuk egitera zihoan bitartean, eta, hango kaleetan pasatzean edota hiribusetan ibiltzean, behin baino gehiagotan, honako iruzkin hauek eta antzekoak entzuten nituen, ozen…


AUZO-LOTSA

Non eta zergatik sentitu ote dut nik inoiz inoren lotsa, bizitzan zehar? Leku askotan eta arrazoi ugarirengatik, da erantzuna. Gizarte honetan, jakina da, ezberdinak diren pertsonak edota gehienekin bat egiten ez dutenak, nola edo hala,…


BIZIKIDETZA DEMOKRATIKOA

Euskal Herriak, segur aski, munduko gainerako nazio gehienek bezalaxe, aspalditik ezagutu ditu bere lurraldean, egundoko gatazkak eta liskarrak. Aski dugu pixka bat gogoratzea, azken hamarkada hauetan izandako ETAren borroka armatua eta estatuaren gerra zikina. Baina,…


EUSKALTELEKO PRESIDENTEARI

Azken hilabete hauetan, makina bat dei jaso dut Euskalteletik, beraiek eginda, jakina, nik behin ere deitu gabe; nonbait gose handia dute beraien sarea zabaltzeko. Azkeneko deia 2020-08-07an izan zen, erdaraz, gainerako guzti-guztiak bezalaxe. Neronek beti…


BUZTANGORRIAK, JENDE EKOLOGISTA

Euskal Herrian bi motatako buztangorriak bizi omen dira, alegia, argiak eta ilunak. Azken urteotan, gure etxeari itsatsirik dagoen estalpean, urtero-urtero, buztangorri argiek beren habiak egiten dituzte. Horretan ere, erakusten dute ez direla makalak, izan ere,…


SASKI BASKONIA TXAPELDUN!

Orain dela egun batzuk, Baskonia saskibaloi taldeak norgehiagoka garrantzitsu bat irabazi zuen eta orduan euskal herritar asko biziki poztu ziren, eta, nola ez, baita arabar ugari ere, baina, bereziki, gasteiztar asko ere asko izan ziren…


EITB-K NON DU BURUA?

Horixe, bai jaun-andreok! EITBk non du burua? Are gehiago, ba al du bururik? Segur aski, bai, baina asko eta eta askotan ez da gehiegi nabaritzen. EITB euskara -kalitate onekoa, ulertzen da- bultatzeko sortu omen zuten,…