Xanti Begiristain Madotz

MANEX ETA GAZTAK

Ardoarekin izandako ezbehar txiki hura igaro eta handik bi egunetara, beste gertaera askoz ere atseginago bat pasatu zitzaion gure mutikoari, alegia, arratsalde erdian-edo, baserri aurreko lizardian jostaketan ari zenean, hara non, bat-batean, herriko artzain bat…


MANEX ETA GARRAFOIAK

Uztailaren bukaera aldean, belarrak sartuta ere, horrek ez zuen esan nahi baserrian lan guztiak bukatzen zirela, ez, alorretan, baratzean eta mendian ere beti izaten zen lan bat edo beste. Esate baterako, egun haietan jo eta…


MANEX ETA OILARRA

Uztailaren erdialdean, hondartzako gorabehera desatsegin hura pasatu eta gainditu ondoren, Manex arratsalde batean, karabina aldean hartuta, hantxe zihoan galtza eta mahuka motxak jantzita gora aldera, Pelloren baserriko eremu hartara, zer ikus eta zer suma. Larrainera…


MANEX ETA HONDARTZA

Manexen baserrian, urte hartan, sanferminak baino lehentxeago bukatu zituzten lehendabiziko belarren lanak, hau da, hazitako lehen belarrak ebakita, onduta eta etxeratuta zeuden, ganbaran; batzuk, ordea, etxe ondoan, belar-metatan jarriak zeuzkaten. Geroago bigarrenak iritsiko ziren, batez…


MANEXEN ANAIA BAT

Manexen baserrian, ekainaren bukaera aldean oraindik belar onduaren bilketarekin jarraitzen zuten urte hartan. Gehiena baturik zeukaten ordurako, baina, zer edo zer, hala ere, falta zuten etxeratzeko. Gauzak hala zeudela, arratsalde jakin batean jo eta su…


MANEX ETA BEHIAK

Manex bizi zen baserriak, belar soroak hainbat lekutan zeuzkan: etxe ondoan, etxea baino gorago eta baita beherago ere. Hori dela eta, udan, belarra goiko euntzeetatik etxera eramaten zutenean, gurdia bete-beteta jartzen zuten, behiek, nola edo…


SUSPENTSOA EITB-RI

Hainbeste hamarkada igaro ondoren, guztiz etsigarria da euskaldunontzat ikustea nola EITBn jarraitzen duten bultzatzen askoz ere gehiago Espainiako hizkuntza eta kultura, arlo guztietan. ETB2 sortu zutenean, bere sortzaileek, Eusko Jaurlaritzakoek, argudiatu zuten, alegia, horrela egin…


MANEX ETA KATAKUMEA

Manex bizi zen baserrira, noizbait butano gasa ere iritsi zen sukalderaino. Baina, ohartuta batzuetan sukaldean lurruna jartzen zela, hau da, zenbait jaki egosterakoan, sukaldeko sabaia eta paretak baporez bustitzen zirela, orduan, sukaldetik ganbarara zulotxo bat…


BEHIAK ETA UDABERRIA

Martxo bukaera aldean, normalean, udaberria etortzearekin batera, Manexen baserrian, behiak, bigak eta bigantxak etxetik kanpora ateratzen zituzten, udazkenaren bukaera, negu osoa eta udaberriaren zatitxo bat ukuiluan, ganbelaren aurrean, katez lotuta eman ondoren. Normala den bezala,…


MANEX ETA KANPOTARRA

Katu handiaren pasadizoak beste gertaera bat ekarri zion burura Manexi. Izan ere, duela zenbait urte, ukuilua oraindik berritu gabe zutenean, gau batean, eguna argitu baino lehentxeago, mutikoak ohatzean esnatu eta egundoko estualdia sumatu zuen tripan….