Agiriak




TUZIDIDES: KORINTOARRAK ESPARTARREZ (K.A. V. MENDEA)

  Haientzat atsedena da egin behar dutena egitea;nahiago dituzte lana eta jarduera bakea eta lasaitasuna baino.Erabat esan, berez diraezgauzak ez bakarrik bizimodu lasai bat izateko,baizik eta baita besteri halakorik izaten ez uzteko ere.  


PLATON (K.A. 370): ANAXAGORAS ETA PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Zer jaso zuen Periklesek bere dohain naturalak osatzeko. Anaxagorasengan aurkitu zuen, nik uste, gizon mota hori, bere adimena jakintza astronomikoarekin hornitu zuen, adimenaren eta pentsamenduaren izaera ikasi zituen —gai horien gainean etengabe mintzatzen baitzen Anaxagoras—…


TUZIDIDES: PAUSANIASEK JERJESI (K.A. V. MENDEA)

Nire asmoa da, baimena ematen badidazu, zure alabarekin ezkontzea eta Esparta eta gainerako Grezia zure agintepean ipintzea. Uste dut, zinez, gauza naizela hori egiteko zure laguntzarekin.


EUPOLIS: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Ele ederretan ez du parekorik Periklesek zutitu eta hitza hartzen duenean, hamar oin onetatik, gure hizlari arruntei abantaila ateratzen die lasterkari on baten gisa. Ez bakarrik emankorra, horra gainera gogatzeko ahalmena bere ezpainetan bermaturik. Lilura…



TUZIDIDES: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Bake denboran, Perikles Estatuaren buruzagitzan egon zen bitartean, jakintasunez gobernatu eta segurtasunez zaindu zuen hura; eta haren agintaldian egon zen bere gorenean […]     Bere agintaritzari, adimenari eta osotasun agerikoari esker, herriari bere askatasuna…