1.- Gogoetak

CECIL MAURICE BOWRAREN HITZAK (1971): NEMESIS (2)

Ramnosen, Atika iparraldeko itsasbazterrean,zut-zuta itsasorantz jaisten denarroila baten gainean,Nemesisen tenplua egin zuten,izan ere, Olinpoko hierarkiako kide izan gabe ere,fatum-aren edo patuaren pertsonifikazioa izanik,ezin zuen albora utzi Atenasek,zoria desafiatzeko hain joera handia zuen herriak.

Gehiago irakurri...

WILLIAM LABOVEN HITZAK (2001): EBOLUZIO LINGUISTIKOA

XX. mendeko hizkuntzalaritzaren kontsentsu orokorrak ez du aldezten eta ez du frogatutzat ematen hautespen edo aurrerabide naturalaren ideia eboluzio linguistikoan.   Oro har ados gaude ehizan, bilketan eta eskala txikiko nekazaritzan oinarritutako iraupen ekonomietan eboluzionatu…


SUZANNE ROMAINEREN HITZAK (1996): HIZKUNTZALARIAK ETA SOZIOLOGOAK

Hizkuntzalaritza modernoak oro har uste du gramatikak bere hiztunen bizitza sozialetik at daudela. Hala, hizkuntzalariek objektu abstraktu baten moduan tratatu izan dute lengoaia, eta testuinguru sozialari inolako erreferentziarik egin gabe mintzatu dira hartaz. Soziologoak, berriz,…


KENNETH DOVERREN HITZAK (1980)

Ez du ematen greziarrek uste zutenik artea desesperazioz emokatu beharra zegoela […]   Segur asko, ados egongo ziren artearen zeregina bizia orekatzea dela, nola eta, oro har, biziak eratzeko asmorik ez duena eratuta: norbanako izugarri…


KHALED HOSSEINIREN HITZAK (2013)

Kultura etxe bat bada, hizkuntza ate nagusiko giltza da, gela guztietara sartzeko modua ematen dizuna. Hura gabe, orientazioa galtzen duzu, etxerik gabeko bihurtzen zara, egiazko nortasunik ez duen norbait.


DAVID GALADI ENRIQUEZEN HITZAK (2014): NEMESIS

[Abiapuntutzat harturik gure eguzkiak lagun bat izan lezakeela, hau da, bere bidaiari lotua den beste izar bat…]   Zientzialari batzuek uste izan zuten bazela maiztasunez betetzen zen eredu bat, Lurreko espezieen desagerpenaren zikloak azaltzen zituena,…


JACQUES DERRIDAREN HITZAK (1968)

Horra, betirako eta funtsean, zergatik duten testuek erabat galtzeko arriskua. Nork jakingo du, orduan, desagertuak daudela?


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 1835-9-16

1835eko irailaren 16an, Charles Darwin Galapago uharteetara iritsi zen, eta han, bertako flora eta fauna bereziari esker, datuak eta materialak bildu zituen zenbait astez. Badirudi momentu horretan, Ameriketako kostaldean egindako bidaia luzearen ondoren, behin betiko…


PIERRE CHAUNUREN HITZAK (1981)

Ez dakigu oso ongi zer den dekadentzia. Bakarrik susmoa dugu Historiaren parte dela, zahartzaroa edo gaixotasuna diren bezalaxe, heriotza den bezalaxe, zeina bizitzaren arriskua baita. Udaberriak berekin dakartza udazkenaren ernamuinak. Egun edo bihar, Historia eraldatzeko…


WALTER BENJAMINEN HITZAK (1940)

Historialariak, iraganean itxaropenaren pindarra pizteko dohaina izango badu, uste osoa eduki behar du hilak ere ez direla salbatuko areriotik, klase menderatzailetik, baldin eta horrek irabazten badu. Eta etsaia oraindik irabazten ari da.