Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

SUETONIO: GERMANIKO (II. MENDEA)

Gauza jakin-jakina da Germaniko bertute fisiko eta espiritual guztiekin jaio zela, inor baino bertute hobeekin: normaletik kanpoko edertasuna eta indarra, ezohiko dohainak bi elokuentzia eta kultura motetarako —greziarra eta latindarra—, borondate berezikoa, prestasun miresgarrikoa eta…


ESKILO: ANFIARAO (K.A. 467)

Ez dut bidezkoa naizelako itxurarik eman nahi, bidezkoa izan nahi dut, eta uzta bildu haren adimenetik; izan ere, haren pentsamendu nobleek fruitua ematen dute


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2014): 1835-9-16

1835eko irailaren 16an, Charles Darwin Galapago uharteetara iritsi zen, eta han, bertako flora eta fauna bereziari esker, datuak eta materialak bildu zituen zenbait astez. Badirudi momentu horretan, Ameriketako kostaldean egindako bidaia luzearen ondoren, behin betiko…


JOSE MARTIREN HITZAK (1887)

Zertarako izan behar dute, gizonen artean bakea ezartzeko ez bada, zientziaren aurrerapenek?



ANTONIO RODRIGUEZ HUESCARREN HITZAK (1953)

D’Alemberten Entziklopediaren aintzinsolasa izango da, beharbada, XVIII. mendeko espirituaren obrarik adierazgarriena. Balio hori, bederen, ematen dio, sinbolikoki, garai oso baten asmoak pilatu eta sinesmenik sakonenen erakusgarri izan zen artelan erraldoiaren atarikoa izateak: hau da, frantziarren…


KATULO: LESBIA (K.A. 60)

Lesbia ederra da. Ez da bakarrik orotan oro baino ederragoa; gainera emakume orori lapurtu zion xarma oro ere.


TUZIDIDES: KORINTOARREK ESPARTARREI (K.A. 400)

Zuek bakarrik ez duzue deus egiten lehenengo momentuetan etsaiaren hedapena geldiarazteko; horren ordez, indarrak bikoiztu ditzan arte egoten zarete. […] Zuen izaeran dago beti ahal duzuena baino gutxiago egitea; ez fidatu zeuen juzguaz, zentzuduna izanik…


PIERRE CHAUNUREN HITZAK (1981)

Ez dakigu oso ongi zer den dekadentzia. Bakarrik susmoa dugu Historiaren parte dela, zahartzaroa edo gaixotasuna diren bezalaxe, heriotza den bezalaxe, zeina bizitzaren arriskua baita. Udaberriak berekin dakartza udazkenaren ernamuinak. Egun edo bihar, Historia eraldatzeko…


WALTER BENJAMINEN HITZAK (1940)

Historialariak, iraganean itxaropenaren pindarra pizteko dohaina izango badu, uste osoa eduki behar du hilak ere ez direla salbatuko areriotik, klase menderatzailetik, baldin eta horrek irabazten badu. Eta etsaia oraindik irabazten ari da.