Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

J.W. SMITEN HITZAK (K.O. 1970)

Iraultzak Herbehereetako zati batean bakarrik izan zuen arrakasta. Gustatuko litzaidake ahalmena izatea nederlandarren Iraultza izatez besteren artean, iraultza berritzailea, progresista eta sozietarioa izan zelako tesia defendatzeko. Baina merkataritzako klase burgesa, bere iraultza eginik ere, ahulegia…


ALONSO CARRIO DE LA VANDERAREN HITZAK (K.O. 1776)

Espainian, Portugalen eta Frantzian diren nekazari txiki eta miserable guztietatik apur batzuek herrialde hau [Panpa] ezin hobe ezagutuko balute, berena utzi, eta horra joango lirateke kontent asko.


ALBERTO MANGUELEN HITZAK (K.O. 2006)

Abiapuntua galdera bat da. Teologoak eta literatura fantastikoa lantzen dutenak kenduta, gutxik jar dezakete zalantzan gure unibertsoaren ezaugarri nagusiak zein diren, haren esanahi gabezia eta ageriko helburu falta. Eta, hala ere, baikortasun txundigarriz, jarraitzen dugu…


M. MANENTEN HITZAK (K.O. 1.971)

Ingalaterrako historian sekula izan bada aldi bat, Flauberten objektibotasun gutiziaturako oso egokia izan ez dena, hori 1649ko urtarrileko goiz hartan gauzatu zena da, Karlos I.ak pauso irmoz gurutzatu zuenekoa St. Jame’s Park, oinez heriotzera bidean….


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (K.O. 2014)

1944ko ekainaren 6an, herrialde askotako tropa aliatuek, baina gehienbat ingelesek eta estatubatuarrek, eraso militar bat hasi zuten, Overlord operazioa izenekoa, Normandiako Lehorreratzea, edo “E Eguna” ere esaten diotena, urteetan igurikia. Britainia Handiko baseetatik, milioika soldadu…


LOUIS RENOU (K.O. 1966)

Aspaldi bateko iraganaren parte osoki izatetik urruti, harako Egipto eta Babilonia distiratsu haiek bezala, Indiako abentura handitzen ari da geure begien aurrean.


M. RODRIGUEZ (K.O. 1683)

Doktrina irakasle batek, korrejidore bat aurrean zela, honela galdetu zion, maltzur, indio bati: “Esazu, nor da hobea, korrejidorea edo doktrina irakaslea?” Eta indioak, apur bat pentsatu eta: “Aita, denak zarete okerragoak”.


WERNER PLUSKAT ALEMANIAR KOMANDANTEA (K.O. 1944-6-6)

Artilleriako prismatikoak harriturik hartu nituen zerumuga, kontatzen dudan bezalaxe, klase orotako ontziz betea ikusi nuenean. Ezin nuen sinetsi. Ezinezkoa iruditzen zitzaidan hain flota handia inor ohartu gabe elkartu izana. Prismatikoak ondoan nuen soldaduari eman nizkion,…


ANTONIO RODRIGUEZ (K.O. 1983)

Metodoaren diskurtsoa parekorik ez duen lana da filosofiaren historian. Lan horretan, gizon batek, Rene Descartesek, estilo lauan eta lagunartekoan, “bere bizitzako gauzak” kontatzen dizkigu. Laburtu daiteke, egia da, ia erabat bere pentsamenduak direla esanez, baina…


DAVID OGG (K.O. 1965)

Ilustrazio hitza erabiltzen denean, XVIII. mendeko Frantzian egon den mugimendu intelektual indartsuenari egiten zaio erreferentzia, gizartea irauli ez baizik eta hura hobetu asmo zuen mugimenduari.   Helburura iristeko batez ere hezkuntza hedatu beharra zegoenez, egokia…