Historia – Erlantz Urtasun Antzano eta Markel Lizasoain Baleztena

GREGORIO TOURSKOAREN HITZAK (VI. MENDEA): KLOVIS, SIAGRIO ETA ALARIKO (486)

Txilderiko hil zenean [frankoen erregea], Klovis semea izan zen haren ondokoa. Siagrio, erromatarren erregea (romanorum rex), Soissonsko hirian bizi zen, bere aita Egidiorena izandako hirian.   Bere erregetzako bosgarren urtean, Klovisek, senideak (Ragnacario erregeak) lagunduta, …


AMONEK TUTMOSIS III.ARI (K.A. 1450 INGURUAN)

Nik eragiten ditut zure garaipenak lurralde guztietan barrena ibiltzeko. Suge distiratsua nire bekainaren gainean dagoena zure zerbitzaria da inortxo ere ez dadin zure aurka altxa zeruraino bitarte.


JAVIER ALFAYAREN HITZAK (1973): ORKESTRA GORRIA

Orain hilabete batzuk elkarrizketa bat argitaratu du [1973] Parisko Le Nouvel Observateur astekariak; elkarrizketa hartan, Leopold Domb-Trepperrek zehaztasun hau egin zuen Orkestra Gorri ospetsuaren buru egindako lanaren gainean: “Historikoki bereizi beharra dago nobeletan agertzen diren…


ERLANTZ URTASUN ANTZANOREN HITZAK (2015): FISIKAREN MENDEA

XVII. mendea, beste edozein denbora-tarteren gisa, guhaurek gizakiaren historia banatzeko egiten dugun banaketa ausazko bat da, eta saiatzen gara banaketa hori baliagarria izan dadin, jakina, gertaerak hobeki markatzeko, zeinetan, beti bezala, aurretiko kausa hipotetikoen eta…


TUZIDIDES: PAUSANIASEK JERJESI (K.A. V. MENDEA)

Nire asmoa da, baimena ematen badidazu, zure alabarekin ezkontzea eta Esparta eta gainerako Grezia zure agintepean ipintzea. Uste dut, zinez, gauza naizela hori egiteko zure laguntzarekin.



EUPOLIS: PERIKLES (K.A. V. MENDEA)

Ele ederretan ez du parekorik Periklesek zutitu eta hitza hartzen duenean, hamar oin onetatik, gure hizlari arruntei abantaila ateratzen die lasterkari on baten gisa. Ez bakarrik emankorra, horra gainera gogatzeko ahalmena bere ezpainetan bermaturik. Lilura…


ENKI (SUMERIARREN MITOA, SEGUR ASKI K.A. 3000. URTEA BAINO ANTZINAGOKOA)

Goldea eta uztarria gidatu zituen, Enki printze handiak…; Ildaska sakratuak goldatu zituen; Bihia emendarazi zuen betiereko Soroan. Ondoren, Jainkoari, ordokiko joiatxoak eta apaingarriak, Bere indarrarekin estaliak, Enlilen Baserritarra, Enkimdu-ri, ubideen eta sakonuneen jainkoa, Eman zion…