Joseba Aurkenerena Barandiaran

Inauteria eta euskaldunon mundu magikoa

Jai bat baldin bada sustraitua munduan hauxe da, inauteria –Lapurdin ihauteria deitzen duguna–, munduko bazter guztietan zabaldurik baitago. Bere errorik sakonenak antzinako denboretan gordetzen ditu, eta garai zahar haien oihartzuna ekartzen digu urtero, sentimendu zahar…


Hil da Eguberri eta piztu zaigu Inauteri

Gauza jakina da zein garrantzi handikoak diren solstizioak eta ekinozioak euskaldunen mundu-ikuskera zaharrean, luzaz beraiek izan baitira gure egutegiaren banatzaileak eta bideratzaileak. Neguko solstizioan, neguburu deitzen dugun horretan, gure arbasoek eguzki zaharraren heriotza eta berriaren…


Batixta Bortiri-Sala,Larraineko koblakaria

1979ko abenduan, hogeita hiru urte nituela, Baionako Zabal liburu-denda gogoangarri hartara sartu nintzen, eta han, beste liburu askoren artean, Sü-azia kultur elkarte zuberotarrak fotokopiez egindako liburuxka berde bat topatu nuen. J.B.Borthiry-Sala larraintarrak huntü koblak irakur…


OLENTZERO, JENTILAK ETA NEGUBURUA

Oso garai zaharretatik euskaldunok sua gurtu dugu eta sua erabili izan dugu solstizio eta ekinozioen inguruko jai erritualetan. Jondoni Joane edo San Joanen udako solstizioan sua da jaun eta jabe, garbitzaile eta berritzaile ber denboran….


EZPELETAKO TOBERA GAZTE MAITEMINDUEN AURKA

Xaribaria edo tobera Erdi Arotik datorren ohitura da, Europa osoan zabaldurik izan zena. Garai zaharretan senar-emazteen gatazkak, alargunen arraezkontzak eta gisa horretako gaiak ziren plazan horrelako ekitaldi baten bidez salatzen zituztenak. Euskal Herrian, gainerako herrietan…


Xanpun bertsolaria lapurtarren gogoan

Manuel Sein Usandizaga Senpereko Olagaraia baserrian sortu zen 1928ko abenduaren 21ean. Hortik familia osoa Ahetzera aldatu zen eta bertan lau urte egin ondoren, Urruñara, amaren sortetxea zen Xanpun izeneko baserrira aldatu ziren. Garai hartan Manuelek…


Piarres Luro euskal gautxoaren ibilerak

XVI. mendetik aitzina aunitz izan ziren Ameriketara, etorkizun hobe baten bila, joan ziren euskaldunak, baina gehien-gehienak XIX. mendean joan ziren. Azken horietako bat Piarres Luro (1) lapurtarra daukagu, Ameriketan Pedro Luro izenaz ezaguna egin zena….


Mikel Dalbret edo usapalaren hegalkada

Han eta hemen, oihan batetik bestera, herri batetik bestera, hegaldatu da gure usapala. Euskal Herrian egin du habia. Orduz geroztik, hemen da, gure artean, hemengoa eginik. 2014an, Sarako Idazleen Azokarako plazaratu zuen “Hainbat zorte edo…


HATSAREN POESIA EDO HERRIAREN HATSA

Jakin badakigu zaharrak ez direla beti hobeak, baina “Zaharrak eta onak bi aldiz onak” dio gure atsotitz zaharrak eta ez zaio, ene idurikoz, arrazoirik falta. 1.999an, Auxtin Zamora senpentarraren inguruko olerkari multzo batek “Hatsaren Poesia” …


JOSEPH ABEBERRI, ZIBURUKO AUZAPEZ DEPORTATUA

Egia erran behar badizuet Joseph Abeberri arras ezezaguna nuen, 2012ko martxoaren 14an, Enbata aldizkarian, Mikel Dalbret ziburutar margolari ezagunari egin elkarrizketa argitaratu zuten arte. Zenbat eta zenbat horrelako gure historian, ahanzturaren ilunetan galduak, pentsatu nuen…