Eric Traonmilin

EURIA

Euria, poesia sortzeko laguna, ate denak itxiarazten dizkiguna, hodeiaren negarren leihoaren zehar zure atabalatzetxoa dugu behar. Euria, gure baratzeko lagun mina, babak urtero biziarazten duena, arrosetan dastatzeko ur tantak utziz, katalingorriek nahi zaituzte berriz. Euria,…

Gehiago irakurri...

PUNTU URDIN ARGIA

  Puntu urdin argia naiz unibertsoan, beste orratz buru bat, besteen artean, beltz-beltzean galdua gure ostondoan, bizitzaren habia nire azalean.   Bakar bakarra nago halako moduan, barneko ura aske nire gainaldean, ultramoreetatik beti babesean, lehenengo…


EGUZKITAN KULUXKA

    1   Eguzkitan etzanik, besaulki luzean, ia oso biluzik, haizea larruan, ultra-moreak senda omen diezadan, horra noiz mihi epel leun eta bustian dago gizon txikia bere harriduran.   Bat-batean han zutik, jitekoa zainduz,…


BABEN XARMA

  Goiz heze epelean baben uzta ona, bazkarian beti da gordinik onena. Ezkerreko eskuan dudan leka hori luzeran irekia ezazu iduri.   Ale guztiak handik ongi bereizteko, eskuineko hatzez ditut bultzatuko, zapatuz barneko azal zetatsua, zure ateenaren oso berdintsua.   Bazkaltzekoa dudan, platera zer sua!   ………… 2020/04/12 Hatsaren Poesia – Olerki…


HAUTS ALE ALAIA

      Hauts ale alaia naiz, betitik alaia, unibertsoko izar jokoen zelaia begiratzen dudala, ikusgai galaia, artzainaren izarrak markatu belaia.   Lanetan, kantuetan ‘ta ere dantzetan, bilioika atomo ari ale hartan, bizirik irauten dut…


ISPILU NEURONAK

. Ispilu neuronetan, konturatu gabe, nireen irudiak, ahalegin gabe, grabatuak zaizkizu, izadia jabe, gure harremanaren betiko nerabe. . Isil-isilik doa, garunen artean, gogoeten parrasta, hegalka airean, bai, parteka ditzagun, gure ez ustean, gure ikuspuntuak, beti…


IPARRERANTZ

Iparrerantz badoaz, hodei borobilak; hegotik daramatza, haizeño isilak. Angeluko hondartzan, itsaso abilak ariman sortzen dizkit oroi burbuilak. Iparrerantz banoa, nire gogoetan; hegoek naramate, nire ametsetan, gaztaro urrundura, amodioetan, sable epeletara, ginen jokoetan. Iparrerantz ufatu arnas…


TEILATUETAN

Teilatuetan teilak banan banan jarri aspalditik baditu, haurtxoen hazkurri, eguraldi orotan paisaian xinaurri, eskolan gutxiegi baitu irakurri.   Teilak ematen ditu, misio noblea, jendeari teilatu hau bilakatzea, noiz bere patua den alokatzea, hilero amesgaitza sari ordaintzea.   Etxe eraikiaren teilatu azpian, nahiko…


EGUN BAT GEHIAGO EMAN DIDATE

Goiz goizean jaikirik, ondoko larrean, eguzki maitatua isiltasunean, gure elikadura sortzen duenean, zeruertz gorritsuan, oi ateratzean ederretsi nahi dut, aire baketsuan.   Ondotik, etxez etxe, makila eskuan, xendra estuetatik, haien eskertzean laguntasunagatik, urrats irmoetan noa lagunengana,…


BAZKALONDOKOA

Urrunetiko zaunkak, beste menditxotik, kukurruku hurbilak, hor oilategitik, behinkako marrakak, bide bestaldetik, ametsa laztantzen dit, eztiki, kanpotik.   Eguzkitan etzanik, bada erdi lotan, otsailaren otsoak haginak ahoan ez erakustekoan, hitz zurrunbiloan zutaz ametsez nago, oraino batean.   Ekiaren moduan, zure…