OLERKIGINTZA

INFLUENZAHARRA

Bakar-bakarrik, kamerari hizketan itsaso erdian dagoelarik. Bakar-bakarrik, bihotza zimel, “atsegin dut” olatuaz egarri. Bakar-bakarrik, ehunka kilometrotara daudenen arreta deitu nahirik. Bakar-bakarrik, dagoeneko hilik, ez baitu bizitzan besterik: haren azalak sekula sentituko ez dituen hamaika dozena…


IXILDU NAHI DITUZTEN AHOTSAK

Faltan botatzen zaitut urrunean Nortasunaren zati bat Bide ertzean uztean. Faltan zure hitzen indarra Besteenak zentzua galtzean. Mila hizkuntza ikasi ditzaket Modu batean edo bestean Eta mila horiek jakinda ere Zu zaramatzat bihotzean. Mapetan erdi…


ALDE ETA KONTRA(ESANAK)

Galderez beteriko egunak betirako dirautela zioen, Egutegia begiratze hutsak hutsunea sortzen zuela. Negu gorriak ustekabean agertzen zirela, baina gorritasuna benetakoa ez zela zioen. Orbelak sortutako goxotasuna beroa zela, baina behin erori eta hoztu egiten zinela….


IDAZKI ERDIAUTOMATIKOA

Liburu batetik hartutako hitzak Saihestezina hogeita lau ordutan turistentzat gordetzen den ura agortzea, lau minututan galduta kutsadura erradioaktiboa amaraunean, gaurko nobedadea irla galdutako argazki erbesteratuak eta arrantzalearen gorpua hondartzan, fisikaren metafisikaren sekretuak, kamioi bateko fardelak…



HIZKUNTZAREN GORPUTZA

Hizkuntzaren gorputza naiz laztantzen ari, mintzo gabe hitzetan, omen olerkari. Nire aurrean dago, orrialde zuri, aspalditik ezarri paper zati hori.   Aditza hezurra dut, zentzu eramaile, ‘ta izena giharra, mugida emaile, lokailua tendoia, guztien lotzaile,…


TELEBISTAREN ARAUA

Erranen dizudana erraten dizut, lehenik. Erraten dizudana erraten dizut, bigarrenik. Erran dizudana erraten dizut, hirugarrenik.   Laztanduko zaitudana maite dut, lehenik. Laztantzen zaitudana maite dut, bigarrenik. Laztandu zaitudana maite dut, hirugarrenik.   Eginen dizudana diotsut,…


BARATZEAN KOKORIKO

Zerrendan kokoriko, tipulinaz ari, entsalada berdeak oi, zure bazkari eta egun alaia liluratzekoan, txori kantuak ditut belarri zokoan.   Alaia zarelako, gaztaro aireak ahapetik kantatzen zure entzuteak nire egun alaia liluratzekoan, zure xaramela dut belarri…