NUPeko Sario eraikinean ikusgai dago Adrián Irisarri artista nafarraren “Dorrearen Aztarnak” erakusketa
Erakusketa Tuterako campusean ere egon zen ikusgai, eta orain Sario erakineko atarian egonen da martxoaren 5era arte, 09:00etatik 21:00etara
Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Sario erakinean egonen da ikusgai martxoaren 5era arte Adrián Irisarri artista nafarraren “Dorrearen Aztarnak” erakusketa, zeina Tuterako campusean ere egon baitzen ikusgai. Erakusketa DeerHound Dorrea proiektuaren geletako zenbait lanen bilduma da; izan ere, dagoeneko 3 urte daramatza proiektu horretan lanean. “Berrinterpretazioa da, edo etnografikoa dena, lurra, landatarra dena iruditzen zaigunaren berrikuspen paradigmatiko, semantiko eta bisuala”, adierazi du artistak. Erakusketa ikusgai dago astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 21:00etara, eta eraikineko atarian dago.
Adrián Irisarri (Garinoain, 2001), 2023an Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretan graduatutako artista nafarra. Pinturako masterra egin zuen, 2024an, unibertsitate berean. Gaur egun, eta duela hiru urtetik hona, DeerHound Dorrea proiektuan dago murgildua. Erakusketa- eta performantzia-proiektu horretan bere lanari bide emateko aitzakia edo justifikazio gisa, bere baitan irudikatzen duen fikziozko dorre bateko gela bakoitza eraikitzen joanen da.
Honako hauek izan dira haren azken lanak: “DeerHound Dorrea l”, antesala (Tafallako kultur etxea, 2022), “DeerHound Dorrea ll, egongela” (Clara Campoamor zentroa, Barakaldo), 2023) eta “DeerHound Dorrea lll, usategia” (Montehermoso kulturunea, Gasteiz, 2024). Gainera, zenbait aldiz hautatu dute Nafarroako Gazte Artearen Topaketetan (2022, 2023), eta egonaldi artistikoak ere egin ditu.
Argazkia: NUP.
