ALBERTO MANGUELEN HITZAK (2015)
Kuriositateaz. Munduaren historia deitzen ohi duguna asmatu ahala geure buruari ulertarazten bide diogun etengabeko kronika da.
Gehiago irakurri...Kuriositateaz. Munduaren historia deitzen ohi duguna asmatu ahala geure buruari ulertarazten bide diogun etengabeko kronika da.
Gehiago irakurri...“Antzinatik, Erekteoren seme-alabek oparotasuna ikusi dute; zorioneko jainkoen seme-alabak, inoiz konkistatu gabeko lur sakratu batetik jaioak, jakinduria loriatsuz hornitzen dira, betiere apainki dabiltzalarik zerurik argitsuenean barrena, non, aldi batean, diotenez, Harmonia ile-urredunak Pieroko…
1895eko martxoaren 22an, Auguste eta Louis Lumiere anaiek aurreneko film zinematografikoa aurkeztu zuten: “Lumiere lantegiko langileen irteera, Lyon Monplaisirren”.
1685eko martxoaren 21ean, Johann Sebastian Bach musikagile alemana jaio zen; haren ondareko piezak dira Brandenburgoko kontzertuak eta re minorrean egindako tokata eta fuga.
1844ko martxoaren 18an, Nikolai Rimski-Korsakov musikagile errusiarra jaio zen, Xerezade ahaztezina eta horren gisako maisulanak sortu zituena.
180ko martxoaren 17an, Marko Aurelio enperadore erromatarra hil zen, II. mendeko antoninotar monarka nagusietan azkena.
1244ko martxoaren 16an, Eliza katolikoak bizirik erre zituen Okzitanian Montsegur defendatu zuten ehunka kataroak.
“Ainendi basoz estalitako muinoan; uhinek zigorkatua bera, itsasoaren gainetik zutitzen da Sunioko gailur handientsuaren behealdetik pasatzen naizenean Atenas dohatsua agurtzeko”.
1879ko martxoaren 14an, Albert Einstein jaio zen, fisikari eta pentsalari miragarria, XX. mendeko zientzia aurrerarazi zuena.
222ko martxoaren 13an, Alexandro Severo erromatar enperadore izendatu zuten. Hura hil ondoren, historialariek esan izan dute krisi orokor handi bat izan zela, “III. mendeko krisia” esan izan zaionaren zati nagusia. …