Xiberoko Botza

AXURIA KOOPERATIBA DINAMIKA BERRI BATETAN SARTZEN DA

Axuria kooperatifak bere tresna berria presentatü dü bere parteilanteer. 114 parteilant behikian eta 202 axurkian , horietarik 100 bat hor ziren Axuria kooperatifaren Sohutako eraikuntza berriaren bijitatzeko. Bere aktibitate nausia baratzen da pirineotako axuriaren saltzea….

Gehiago irakurri...

XIBEROKO BOTZA IRRATIA ZÜETARIK BETI HÜILANT

Emankizün ala kronika egileak, Herrietako berri emaileak, kirol sailako kolaboratzaileak eta orohar manera batez ala bestez Xiberoko Botza irratia lagüntzen düen jente güziak eskertürik izan ziren, ostiralean egin zen alkarteko biltzar nausian. Dinamika horrez botzik…



1100 KIROLARI BILTZEN DÜTÜ SAM-AK!

1.100 lizentziadün orano aurten SAM Omnisporten: pirripita, kayak, pelota, petanka, karate, igeriska, bena prefosta bi kirol nausiak, 300 bat lizenziadünekin bedera: zankobalua eta errügbia. Azken urte horietan alkartearen antolatzeko manera kanbiatü da eta sail bakotxak…


PIRENAIKA BEHI ARRAZA BERPIZTEN ARI DA

Pirinio bortüetako arraza bazter ützirik izan zen behi gorriaren ezarteko eta orai hazleak ohartzen dira berriz gibel joan behar dela. Arrazu bat beno haboro eman da biltzar nausian: Pirenaikaren kalitate nausia da zaila edo azkarra…


XIBEROKO LIZEO HANDIENA BEROGAINEKO LABORANTXA ESKOLA DA!

Biltzar nausian urteko bilana egin düe eta 340 ikaslekin Berogaineko lizeoa da Xiberoko lizeo handiena. Lau baxo profesional proposatzen dütüe: laborantxan plantatzeko, etxenko kabale salzale izateko, laneko txakürren hazle izateko eta jenteen zerbütxülako lan egiteko….


BADA JADANIK BI URTE ONDARKINEN BILTZEKO SISTEMA KANBIATÜ DELA

Xiberotarren zenzibilizatzea eta bakotxak bere ardüra har dezan ondarkinen behezketa ekarri dü alde batetik. Zikin ontzien pakaztea butillaka zen xedea hatsarre batetan. Ez bada orano etxit plantan pakatze sistema, xiberotarrek ontsa kunprenitü düe ez züela…


MUNDÜKO GAZNA HOBERENA XIBEROKO CHAUMES GAZNATEGITIK ELKITZEN DA

Esquirrou izenarekin, Estatu Batuetan egin den leihaketako 3400 gaznetarik hoberena elki da. 26 erresümetako gaznak lehian ziren eta mündü osoko ordezkariak ziren epai mahainean . Gazna hori,ardi esnearekin eginik da, Ossau Irati sor markan; berezitarzüna…


PETARREKO HERRIETAN KÜLTÜR ALKARTEA OSAGARRI HONEAN DA

“Xiberoko jauna” Ezpeize, Bildoze Urrrüstoi, Xarrikotapea eta Ainarbe jüntatzen dütüan alkarteak hats berri bat hartzen dü. 2008an sortürik alkartea aitzinatü da eskola dantzaren joanaraztez, eta hortik antzerki, pastoral bat eta maskarada bat plantatüz. Ondoko hitz…


XIBEROKO LANGILEEN GIDA LIBÜRÜA

3 urteko lana egin eta, “Xiberoko lanbideen gida libürüa” presentatü dü AZIA alkarteak. Enpresa bürü, langile, ikasle, irakasle edo orano haütetsi, parte harzaleak oro egin den lanaz gozatü eta harritü dira. Zenbaki, statistika eta analisa…