Xiberoko Botza

BADA JADANIK BI URTE ONDARKINEN BILTZEKO SISTEMA KANBIATÜ DELA

Xiberotarren zenzibilizatzea eta bakotxak bere ardüra har dezan ondarkinen behezketa ekarri dü alde batetik. Zikin ontzien pakaztea butillaka zen xedea hatsarre batetan. Ez bada orano etxit plantan pakatze sistema, xiberotarrek ontsa kunprenitü düe ez züela…


MUNDÜKO GAZNA HOBERENA XIBEROKO CHAUMES GAZNATEGITIK ELKITZEN DA

Esquirrou izenarekin, Estatu Batuetan egin den leihaketako 3400 gaznetarik hoberena elki da. 26 erresümetako gaznak lehian ziren eta mündü osoko ordezkariak ziren epai mahainean . Gazna hori,ardi esnearekin eginik da, Ossau Irati sor markan; berezitarzüna…


PETARREKO HERRIETAN KÜLTÜR ALKARTEA OSAGARRI HONEAN DA

“Xiberoko jauna” Ezpeize, Bildoze Urrrüstoi, Xarrikotapea eta Ainarbe jüntatzen dütüan alkarteak hats berri bat hartzen dü. 2008an sortürik alkartea aitzinatü da eskola dantzaren joanaraztez, eta hortik antzerki, pastoral bat eta maskarada bat plantatüz. Ondoko hitz…


XIBEROKO LANGILEEN GIDA LIBÜRÜA

3 urteko lana egin eta, “Xiberoko lanbideen gida libürüa” presentatü dü AZIA alkarteak. Enpresa bürü, langile, ikasle, irakasle edo orano haütetsi, parte harzaleak oro egin den lanaz gozatü eta harritü dira. Zenbaki, statistika eta analisa…


JAKITATEA BELAUNALDIZ BELAUNALDI IGARAITEN!

Outil en main alkarteak urtearen lüzaran egin dütüen eskülanak erakutsi dütü Bildozeko eskola ohian. Eskülanen gustüa eta jakitatea igaranarazteko xedez, astearte arrestiri oroz bildü dira 9 eta 14 urteren arteko haurrak. Hirunazkako 3 talde plantatzez, joskintza,…


BARKOXEN XIPS-AK ERE BAI EGITEN DIRA!

Etxen egin mozkinak bestelakatü ! Hala zoin xederekin, Barkoxen laborari plantatü den David Etxekopar ‘Attuli’. Eskolatzeak ürrentü ondoan, etxerik kanpo lan egin dü urte zonbaitez eta erabaki dü etxekoen etxaltearen arrahartzea. Ideiaz beterik, etxaltean egiten…


EMMAUS LESCARREKO HERRIXKA ALTERNATIBOA!

Frantziako Emmaus herri handieneko bürüzagia den Germain Sarhy Xiberoan günüan. Hortaz baliatu ginen bere egingeiaz eta komünitateaz mintzatzeko. Ondarkintegi bat düe Lescarreko herrian joanarazten. Hola, 300 eta 600 botüraren artean hüsten dütüe egünoroz. Biltzen ahal düena oro…


HAURTZAIN ETXE BAT EZPEIZEN SETEMETIK GOITI!

Setemean haurtzain etxe berri bat zabaltüko da Ezpeizen. Julie Haristouy eta Félicia Martingorena bi haurtzain gazteek bi haur etxekitzen ahalko dutue bakotxak eta 6 hilabeteren bürüan bakotxak haur bat haboro begiratzen ahalko dü. Iturria: www.xiberokobotza.org


OROC BAT SALTEGI BERRI BAT!

« Oroc bat » izeneko enpresa, pate eta urdanki egileak saltegi berri bat estrenatü dü. Lüzaz Bildozen ber günean batürik, orai beren eraikuntza berrian sartü dira administratiboko langileak bai eta saltegi berriaren langilea. Saltegi hortan, oroc…


RUGBI ESKOLA BAKOTXA XIBEROAN!!

Xiberoko hiru rugbi eskolek bat eginen düe üda hontarik aitzina !! “Mauléon Menditte Barcus Xiberoa” izen pean abiatüko düe txapelketa rugbi eskolatik ttaro edo “cadet” heinalat arte. Haatik Mendikotako neskatilek beren aldetik jarraikiko düe “cadet”…