Albisteak

AGURAIN

Hileko lehenengo larunbatean merkatu txikia ospatuko da berziklatutako objetuekin. Informazio gehiagorako: 945 107 171.


IGORRE

Otsailak 29ra arte Ganzabal Mendi taldearen argazki erakusketa Lasarte aretoko erakusketa aretoan.


ANDOAINDARRAK 400

Andoain Laburrean film laburren lehiaketara aurkeztutako lanak ikusgai www.andoaindarrak400.eus web atarian.


TUTERA

Bigarren Heziketa eskaintzen duen Tuterako Benjamin ikastetxeak, eraikinak pairatzen duen egoera latza dela medio, laguntza eskatu berri du.


ELINBERRI

Xabier Soublet-en olerki berria irakurgai.


ITSAS BAZTERRA

Olatuek, hondar asteotan, kalte handiak sorrarazi dituzte, Donibane Lohitzune edota Hendaia lekuko.


ZIGOITIA

Otsailak 25-a arte irekita egongo da epea udalekuei buruzko iradakizunak eta proposamenak egiteko.


GERNIKA – LUMO

5.000 pertsona baino gehiagok erabili ohi du Udaleko kirol patronatua, 18 urtetik 64 urte arte.


ANTZUOLA

Hileko azken egubakoitzetan zinea ikusgai doan, Torresoroan 20:00etan. Aste honetan “Kapitala (Le capital)” jatorrizko hizkuntzan, azpitituluak euskaraz.


NORA MILLOR MURUZABAL

Nafarroa Garaiko Unibertsitate Publikoko telekomunikazio ingeniariak hauskortasun sindromearen diagnostikoaren hobetzekotz biziki laguntzen duen tresna berria diseinatu du.