Euskoa

EUSKOK 61.281€ 58 ELKATERI EMAN DIZKIE!

  “Euskoren % 3ko emaitza” baliabideari esker, orotara 61.281 euro eman zaizkie euskotan 58 elkarte hartzaileri. Tokiko monetaren izaera solidarioa berresten da errekor berri honekin; izan ere, iazko 50.540 euroak aise gainditu dira aurten! Larunbat…


EZAGUTU INGURUAN DITUZUN PROFESIONAL BERRIAK!

  Eskualdeko aurkitegiek zerrendatzen dituzte Euskal Herriko tokiko moneta onartzen duten saltegi, enpresa, elkarte, lanbide liberal edo konpainia publiko guziak. Hilabete honetan eguneratu den aurkitegia begizta ezazu, inguruan dituzun eta Eusko sarean sartu berri diren…


EUSKO KULTURALA: LUHUSO, URRIAK 14

Antzerkia – Hondamendia – Axut! 14 urria I 20:30 – 22:00 02/2020-02/2022. Zaldibarko Luizia eta pandemia. Zaborra, egia eta kontakizuna. Langilea hiltzen da beharrean. Eta bizitza? 8 aktore, musika, dantza. 2020ko otsaila. Zaldibarko luizia. Esan patua izan dela. Esan…


ELKARTEEN EGUNA

  Zein finantzamendu elkarteentzat? Eusko Elkarteen Egunaren 2022ko edizioa, urriaren 1ean iraganen da, larunbatean, Biarritzen, Surfrider Foundation-en egoitzan. Tokiko monetaren kide diren edo ez diren elkarteetako arduradunendako gertakaria izanen da, eta elkarteen finantzamenduak izanen ditu…


TRANTSIZIO EKOLOGIKOA

     Ipar Euskal Herriko hautetsiak, presta zaitezte eta izan zaitezte lurraldeko trantsizio ekologikoaren aldeko eragile! Horren alde egin nahi duten hautetsiei metamorfosi ekologikoa plantan ezartzen laguntzeko, Bizi! elkarteak, Bihar trebakuntza-erakundeak eta CEDIS hautetsiendako prestakuntza-zentroak…


EUSKO KULTURALA: MIARRITZE, IRAILAK 19TIK 25ERAT

Mintzalasai festibala 11. edizioarekin heldu zaigu irailak 19tik 25era! Programan : Kirol jarduerak, hausnarketarako denbora, haurrentzako aisialdiak, kultura, plazerra eta besta! Bertan txartelak eusko billete bidez eta euskopay aplikazioaren bidez ordaindu ditzakezu


EUSKO KULTURALA: MIARRITZE, IRAILAK 17

Irailak 17an, larunbatarekin, atxeman ezazu Surfrider Egunaren 10. edizioa Miarritzeko ozeanoaren hirian! Programan : Surf merkatua goizeko 9tatik arratsaldeko 6ak arte, zabor bilketa arratsaldeko 3etatik 6ak arte eta kontzertuak 6etatik gaueko 10ak arte.


EUSKO KULTURALA: MIARRITZE, IRAILAK 8TIK 18RAT

“Le Temps d’Aimer la Danse” Festibala (Miarritze) CCN Malandain Ballet Biarritzek antolatzen duen Le Temps d’Aimer la Danse Festibala bueltan da 32. edizioarekin 2022ko irailaren 8tik 18ra! 10 egunez dantza agerraldiak ikusgai izanen dira 31 konpainia lokal…


EUSKO KULTURALA: BARDOZE, ABUZTUAK 28

Abuztuaren 28an, igandean, Bardozeko ezker paretan, Xarnegu ikastolak ninien eta haurren puskak saltzeko ganer hustea antolatuko du. Izena emateko epea: 2022ko abuztuaren 21a arte. Deitu 06.44.86.66.33 telefono zenbakira. Tokia: 4 eusko Mahaia (1,8 m): 5 eusko


EUSKO KULTURALA: AZKAINE, ABUZTUAK 12TIK 15ERAT

Aurten Azkaingo jaiak abuztuaren 12tik 15erat ospatuko ditugu. Animazioak: besten irekitzea gomit bereziarekin, esku pilota txapelketa, fandango lehiaketa, feria, dantzaldia, kontzertuak eta bertze animazio anitz besta komite dinamikoak antolaturik. Larrundarrak txaranga-fanfarreak musika animazioa segurtatuko du….