Xanti Begiristain Madotz

MANEX ETA KATAKUMEA

Manex bizi zen baserrira, noizbait butano gasa ere iritsi zen sukalderaino. Baina, ohartuta batzuetan sukaldean lurruna jartzen zela, hau da, zenbait jaki egosterakoan, sukaldeko sabaia eta paretak baporez bustitzen zirela, orduan, sukaldetik ganbarara zulotxo bat…


BEHIAK ETA UDABERRIA

Martxo bukaera aldean, normalean, udaberria etortzearekin batera, Manexen baserrian, behiak, bigak eta bigantxak etxetik kanpora ateratzen zituzten, udazkenaren bukaera, negu osoa eta udaberriaren zatitxo bat ukuiluan, ganbelaren aurrean, katez lotuta eman ondoren. Normala den bezala,…


MANEX ETA KANPOTARRA

Katu handiaren pasadizoak beste gertaera bat ekarri zion burura Manexi. Izan ere, duela zenbait urte, ukuilua oraindik berritu gabe zutenean, gau batean, eguna argitu baino lehentxeago, mutikoak ohatzean esnatu eta egundoko estualdia sumatu zuen tripan….


MANEX ETA KATUA

Otsaileko egun batean, bazkalondoan, Manex larrainetik ukuilura joan zen aitarekin, lantxoren bat egin behar zuten aitzakiarekin, kanpoan joan-etorri bat egin ondoren. Baina kanpoaldetik sartu bezain laster biak konturatu ziren hantxe katu ar arrotz bat zebilela;…


ERREGE MAGOAK

Ilbeltzaren bosta zen Manexen baserrian. Ordurako iraganak ziren Gabon gaua, Eguberri eguna, Urtezahar gaua eta baita Urteberri eguna ere. Eguberriak eta, beraiekin batera, opor egunak ere bukatzen ari ziren. Oporraldia bere amaierara iristen ari zen….


TXERRI HILTZEA

Azaroaren erdialdean, San Martin eguna pasatu ondoren, Manexen baserrira jai handi bat iritsi zen, alegia, txerria hiltzeko eguna, alajaina! Egun hura oso garrantzitsua izaten zen garai hartan baserritarrentzat, handik ateratzen baitzuten janari mordo bat, gero,…


MANEX ETA ILTZEA

Azaro hasierako asteburu batean, dagoeneko arratsaldea aurrera ongi joana zegoenean, Manexi etxeko ganbarara joatea otu zitzaion, zer suma eta zer ikus. Garai hartan, beren baserrira telebista oraindik iritsi gabe zegoen, eta, jakina, Internet, ordenagailuak, sakelako…


MANEX ETA GOSARIA

Goiz batean, gosari garaian, beste egun askotan bezalaxe, Manex mahaian eserita zegoen, bere katilukada esne, bete-betea, eta ogi zopekin, azukrez ongi hornitu eta gero. Urriaren bukaera aldean zen eta ohiko moduan, gosaria hartzen ari zen,…


MANEX ETA BABAK

-Nik ez dut nahi gehiago, e, ama! -Manexek. -Nik ere ez; bete egin naiz eta. -Anaiak. -Bai, bai! Gehiago jan behar duzue!; dena, bestela, badakizue, afaltzeko! -amak, serio eta haserre. -Ba, nik ezin dut hartu…


MANEX ETA SALMENTA

-Aida, behia, aida! Aurrera! -oihukatu zuen seme batek. -Toz, ttattarra, toz! Tira!, itzuli hona! -esan zion aitak behiari, egunsentian. -Segi, Beltxa, segi! -beste seme batek, egonarri handiz. -Esti, atzera! Uo! -berriz ere aitak, erne eta…